2026rako aurrekontuak onartu ditu Errenteriako Udalak

Atzoko udalbatzan onartu ziren 2026. urterako Errenteriako Udalaren aurrekontuak, Gobernu Taldea osatzen duten bi alderdien aldeko bozkarekin. 72,9 milioi euroko aurrekontua da, iaz baino %7,4 handiagoa. Aurrekontuak azken urteetako goranzko joerari eusten dio: 2023tik aurrekontua ia 10 milioi euro igo da, eta azken hiru ekitaldietan %15,6ko igoera metatua izan du. Alde horretatik, Udal Finantzaketarako Foru … Jarraipena

Errenteriako Udalaren erakunde adierazpena Euskararen Egunaren harira

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Errenteriako Udalak bat egiten du EUDELek, Euskadiko Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, egindako adierazpenarekin Jarraian irakur daiteke manifestua: Euskara ZUGAN, NIGAN, GUGAN EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2025 Euskarak bide luzea egin du. Luzeena, agian, Europa zaharrean. Eta hala ere, bere bidea ez da amaitu: bizirik dirau, hazi eta berritzen ari da. Zein da … Jarraipena

Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu etorkizuneko Errenteria irudikatzera Ideien Fabrikan

Herritarrek euren proposamenak eta ikuspegiak partekatzeko aukera izango dute abenduaren 11n goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara Lekuona Fabrikan. Errenteriako Udalak abenduaren 11n Ideien Fabrika ekimena antolatuko du, Errenteria 2040 Plan Estrategikoaren proposamen fasearen barruan. Ekimen honetan, herritarrek etorkizuneko bisioa eta erronka nagusiak kontrastatzeko eta proiektu eta proposamenak egiteko aukera izango dute. Diagnostiko fasean identifikatutako erronka nagusiei … Jarraipena

Udalbatzaren ezohiko osoko bilkura egingo dute datorren asteartean

Asteartean, abenduaren 2an, 11;00etan, udalbatzaren ezohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. Proposamena: 2026ko Lanpostuen Zerrenda onartzea. 2. Proposamena: 2026. urterako Errenteriako Udalaren langile-plantila onartzea. 3. Proposamena: Errenteria Musikal Udal Erakunde Autonomoaren 2026ko … Jarraipena

7. Bizi Errenteria kanpainako bonuak erabiltzeko azken egunak

Abenduaren 9ra arteko epea izango dute herritarrek 7. kanpainako bonuak erabili ahal izateko. Irailaren 1ean jarri zen martxan aurtengo kanpaina eta oraindik pausoa eman ez duten herritarrei, udalak gonbidapena luzatu die bonuak eskuratu eta erabiltzeko. Halaber, gogorarazi die bizi.staging.errenteria.cloud helbidean deskargatu daitezkeela bonuak edo, laguntza behar izanez gero, Udaletxean zein Aldakonean ere eskuratu ditzaketela. 2020an … Jarraipena

Azaroak 25eko Errenteriako Udalaren adierazpena Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta

Indarkeria Matxista Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, gogora ekarri nahi dugu indarkeria matxistak beldur eta lotsa ingurugiroa sortzen duela, eta horrek ekarri ohi du indarkeria jasaten dutenak bakartzea eta isilaraztea eta, orobat, biktimagileen zigorgabetasun-sentsazioa handitzea. Are okerragoak dira halako egoerak, gainera, isolatuago egon litezkeen emakumeen artean, dela sarerik ez dutelako, dela komunitatean sustraituta ez daudelako; … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 25ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2025eko urriaren 28an ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2768 … Jarraipena

Errenteriako Udalak datozen egunetan hasiko ditu Pontika, Luis Mariano eta Igantzi lotuko dituen hiri igogailua eraikitzeko lanak

Pontika, Luis Mariano eta Igantzi artean oinezkoen irisgarritasuna eta konektibitatea hobetuko dituen esku-hartze hau 2023ko Irisgarritasun Planean jasotako ekintzen barruan kokatzen da eta urrats garrantzitsua da Pontika – Luis Mariano – Igantzi oinezkoen ardatz berria sortzeko, 2023-2027 Legealdi Planean jasotako konpromisoa. Oinezkoentzako ardatz hori bi fasetan eraikiko da. Lehen fasean, hiri-igogailu berri bat eraikiko da, … Jarraipena

Eskualdeko auzoak biziberritzea helburu duen ‘Auzoaren Arima’ proiektua aurkeztu dute

‘Auzoaren arima’ proiektuaren aurkezpena egin zuten atzo Errenterian, lokal pilotu batean, programaren helburu nagusia sinbolizatuz: eskualdeko auzoei arima itzultzeko espazio hutsak suspertzea. Ekitaldian parte hartu zuten Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak; Aizpea Otaegi, Oarsoaldeko lehendakari eta Errenteriako alkateak; Mikel Arruti, Lezoko alkateak; Joana Mendiburu, Oiartzungo alkateak; Teo Alberro, Pasaiako alkateak; Idoia … Jarraipena

Aurrekontu handiagoa, agintaldiko proiektu estrategikoak garatzeko

Errenteriako Udal Gobernuak 2026rako udal aurrekontu proposamena aurkeztu du. 73 milioi euro inguruko aurrekontua da, iazkoa baino %7,4 handiagoa. Lau erronka handiri erantzuteko eta 2023-2027 Agintaldi Planean jasotako proiektuak gauzatzen jarraitzeko planteatu ditu aurrekontuak Udal Gobernuak. Aizpea Otaegi alkateak, Eneko Del Amo Ogasun eta Hirigintza zinegotziak eta Maite Gartzia alkateordeak 2026rako aurrekontu proposamena aurkeztu dute. … Jarraipena