Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Gasteizen jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko
Gasteizen jazotako erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko talde politikoek aho batez erabaki dute adierazpen instituzional hau: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du aste honetan Gasteizen gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe … Jarraipena
