Maurice Ravel, Aita Donostia eta Juan Crisostomo Arriaga kaleen arteko igogailuak ireki dituzte

Dagoeneko erabilgarri daude Beraungo Maurice Ravel, Aita Donostia eta Juan Crisostomo Arriaga kaleak lotzen dituzten bi hiri-igogailuak. Igogailu hauekin ibilbide irisgarri bat lortzen da, Juan Crisostomo Arriaga kalea eta Aita Donostia kalearen atzealdea eta Aita Donostia kalea lotzen dituen lehenengo igogailu batekin hasten dena, eta bigarren igogailu bat Aita Donostia kaleko kontrako espaloitik Maurice Ravel … Jarraipena

Udalak beste errekerimendu bat egingo dio Eusko Jaurlaritzari, Papresaren jardueraren ondoriozko zarata eta usainak direla eta

2020ko urrian Quantum Capital Parteners enpresak Papresa erosi zuenetik, konpainia birmoldaketa batean murgilduta egon da, prentsa-paperaren ekoizpenaren zati bat enbalaje-paperera dibertsifikatzeko helburuarekin. Birmoldaketa hori hasi zenetik, eta enpresaren kokalekuak herritarren ongizatean dituen eraginak arintzeko Udalaren kezkaren ondorioz, enpresak hainbat konpromiso hartu zituen publikoki, eta neurri batzuk jarri zituen abian, bereziki zaratei eta kamioien trafikoari buruzkoak. … Jarraipena

Hobekuntza nabarmenak egongo dira herri mailako garraio publikoan astelehenetik aurrera

Errenteriak hiri-autobusen sare bat du, udalerri osoari zerbitzua ematen diona, mugikortasun jasangarriagoa sustatuz, mugikortasun bertikala eta oinezko joan-etorriak errazten dituzten igogailuen sarearekin batera. Ildo horretan, eta politika horietan sakontzeko, maiatzaren 8tik aurrera hobekuntzak ezarriko dira egungo lineetan, eta, gainera, maiatzaren 13tik aurrera, larunbata, gaueko zerbitzu berri bat eskainiko da bi autobus lineen bidez. Gogoratu behar … Jarraipena

Gerakineko 4,6 milioi euro proiektu estrategikoak zein berriak bultzatzeko

Argazkian, ezkerretik eskubira: Maite Gartzia, alkateordea, Aizpea Otaegi, alkatea, eta Eneko del Amo, Hirigintza zinegotzia Ingurumena, kirolak, tokiko ekonomia eta garraio publikoarekin zerikusia duten proiektuak bultzatuko dira batez ere 2022ko kontuak ixtearekin batera gerakinaren zenbatekoa ezagutu du Udalak, hau da, aurreko ekitaldiko gastu eta sarreren arteko diferentzia, gastatu ez dena. 4,6 milioi euroko gerakina da, … Jarraipena

Alabergako gaueko behin-behineko aparkalekua 24 ordukoa izango da eta TAO gune gisa gaituko da

• Baita ere TAO aparkaleku arautuak izango dira Agrupación Taurina Hermanos Camino egoitzaren ondoan daudenak • Alaberga auzoko 33, 34, 35, 36 eta 37 zenbakietako bizilagunak TAOko 4. gunean sartuko dira, eta egoiliar-txartela eskuratu ahal izango dute • Neurri hauek maiatzaren 2an, asteartean, sartuko dira indarrean Topoa lurperatzeko obrak direla eta, iaz Alaberga auzoko aparkaleku-kopurua … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://staging.errenteria.cloud/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2023ko martxoaren 28ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 665 … Jarraipena

Iruzurren aurrean zuhurtzia areagotzeko deia egin die Udalak herritarrei

• Urtero bezala, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen datu bateratuak jasotzen dituen Euskal Poliziaren 2022ko delinkuentzia-memoria argitaratu da. Bertan EAEko datuak, lurraldeka desglosatuta jasotzeaz batera, udalerri nagusien datuak ere ageri dira, besteak beste, Errenteriakoak. • Eskualdeko udalerrietako datuen azterketa zehatza egiteko, eskualdeko Ertzaintza eta udaltzaingoen arteko koordinazio Batzordearen bilera egin zen pasa den martxoaren 31an. Bilera horretan … Jarraipena

Hauteskunde mahaietako zozketa apirilaren 27an egingo dute

Apirilaren 27an (osteguna) 09:00tan egingo da datorren maiatzaren 28an egingo diren Udal eta Foru hauteskundeetarako hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa Udaleko Pleno Aretoan. Horren ondoren, hautesleek webgune honetan bertan kontsultatu ahal izango dute hauteskunde-mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren.

[Ordutegiak eguneratu dira] Errenteriatik abiatuko da Itzulia Basque Country 2023 lasterketaren 3. etapa datorren asteazkenean, apirilaren 5ean (trafiko-eraginak barne)

Auzkezpenean egon dira: Aizpea Otaegi alkatea, Maite Gartzia Kiroletako zinegotzia, Laguntasuna, OTXE, Gurpilartea, Ostari eta Errenkoalde elkarteetako ordezkariak, Itzuliaren antolatzaileak, Mikel Ugartemendia eta Aritz Bagues txirrindulariak eta Kromosoma Tailerreko ordezkariak ADI! Ordutegiak eguneratu egin dira. Hona gaur, apirilaren 5ean, egongo diren ekintzen ordutegiak: 11:15: Laguntasuna Txirrindulari Klubari omenaldia Gamon Zumardian 11:27-12-42: Sinaduren kontrola Gamon Zumardian … Jarraipena

Udalak Koldo Mitxelena ikastetxearen Markola eraikineko patioaren estalkia amaitu du

Errenteriako Udalak, Hezkuntza komunitateko kideekin, Agustinetako bizilagunekin eta Auzko Elkarteko kideekin batera, Agustinak auzoko Koldo Mitxelena ikastetxearen Markola eraikineko patioaren estalki berria aurkeztu du. 2019-2023 Legegintzaldiko Planean aurreikusitako estalki berri horrek jarraipena ematen die 2020 urtean eraikinean egindako hobekuntzei, eta 2014 urtean hasitako eskola-patioak estaltzeko estrategiari gehitzen zaio; izan ere, orain arte egindako handiena da. … Jarraipena