Iztieta-Ondartxoko hiltegi zaharra eraberritzeko proiektua aurkeztu dute Udalak eta zenbait eragilek

Iztieta-Ondartxoko hiltegi zaharraren eremuaren eraberritzeak aurrera jarraitzen du. Lehenik, hiltegiaren atzealdeko pabiloiak eraitsi eta ingurunea berrurbanizatu zuen Udalak. Jarraian, Hibaika arraun elkarteak dagoeneko erabiltzen duen, ontzientzako biltegi berria eraiki zuen. Eta gaur hirugarren proiektu garrantzitsua aurkeztu dute, hiltegi zaharra eraberritzeko proiektua zehazki. Udal ordezkariek, Iztieta-Ondartxoko Auzo Elkarteko eta Hibaika elkarteko kideekin batera egin dute proiektu … Jarraipena

Behobia-Donostia lasterketaren eragina trafikoan eta garraioan

Azaroaren 9an, igandea, Behobia-Donostia lasterketa dela eta, trafiko-neurri batzuk ezarriko dira, udalerriko eremu zabal bati eragingo diotenak: 1) Azaroaren 9ean, igandea, 09:00etaik 14:30era, Nafarroa etorbide osoa ibilgailuentzat itxiko da. 2) Santa Klara eta Galiziako biribilguneen artean ezin izango da ibilgailurik aparkatu. Hala ere, Nafarroa hiribideko beste lekuetan utzi ahal izango dira aparkatuta, baina ezin izango … Jarraipena

Udal ordezkariek harrera instituzionala egin diete Cadizko txirigotei

Errenteriako Udalbatza osatzen duten udal taldeetako ordezkariek alkatea buru, harrera egin zieten joan den larunbatean, hilak 1, Cadizko txirigotetako kidei udaletxeko batzar aretoan. Urtez urte indartzen ari den Cadizko Inauteri Jaialdian parte hartzera etorritako kideei, esker ona adierazi zieten udal ordezkariek euren lana eta jarduna errenteriarrekin partekatzeagatik. Aldi berean esker ona adierazi zieten ere, 11. … Jarraipena

Udalak agintaldiaren erdiko balantzea aurkeztu du: konpromisoen % 55 beteta, eta 2027rako bide-orri argia

Errenteriako Udal Gobernuak 2023-2027 agintaldiaren lehen bi urteen balantzea aurkeztu zuen atzo, Aldakonea eraikinean egindako ekitaldian. Aizpea Otaegi alkateak, Bernar Lemos eta Maite Gartzia alkateordeek lagunduta, egindako lanaren, martxan dauden proiektuen eta datozen urteetarako ekintza-ildo nagusien errepasoa egin zuen. Otaegik azaldu zuenez, “Agintaldi Planaren % 55 garatu dugu, eta % 85eko betetze-maila lortzea aurreikusten dugu … Jarraipena

Errenteriako Udaleko langileen aldeko adierazpen instituzionala

Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: Errenteriako Udaleko langile publikoek konpromisoz, profesionaltasunez eta zerbitzu bokazioz egiten dute lan. Funtsezko eginkizuna dute guzti-guztiek udal zerbitzuen funtzionamendu egokirako eta gure herriko bizikidetzarako —gizarte zerbitzuetan edo ZU! zerbitzuan arreta ematen dutenetatik hasi, eta udaltzain, brigadako langile edo administrarietaraino—. 2023ko abenduan, San Tomas eguneko … Jarraipena

Ahotsaren eta musikaren esparruko elkarteen etxea izango dena diseinatu dute Udalak eta eragileek

Oraindik eraikitzen ari den Altzate auzo berrian eraikiko da ekipamendu berri hau, ibai-ertzean eraiki diren etxeen artean hutsik dagoen orubean. 2023-2027 Agintaldi Planak jasotako proiektu honek 4,8 milioi euroko aurrekontua izango du eta eraikuntza lanak urte berriarekin batera abiatzea aurreikusten da. Proiektuaren ezaugarriak eta diseinua eragileekin batera landu dira prozesu parte-hartzaile baten bidez eta horren … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 28an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://staging.errenteria.cloud/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2025ko irailaren 30ean ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen BERRI EMATEA: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, … Jarraipena

Errenteriako Udalak agintaldi erdiko balantzera deitu ditu herritarrak

2023-2027 agintaldirako planaren aurkezpen ekitaldia, 2023ko azaroan Errenteriako Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu agintaldi erdiko balantze ekitaldian parte hartzera. Bilkura datorren asteko ostegunean, urriaren 30ean, 18:30ean, izango da Aldakonean (Aldakonea kalea, 2, Beraunen). Izena aldez aurretik eman behar da. 2023 urtean hasi zen agintaldirako plana duela bi urte aurkeztu zen. Orain, berriz, udal gobernu … Jarraipena

Errenterian lantzen ari diren erronka nagusiak aztertzeko bilera egin dute udal ordezkariek eta Eider Mendoza diputatu nagusiarekin

    Aizpea Otaegi alkatea, Bernar Lemos eta Maite Gartzia alkateordeekin batera, Eider Mendoza diputatu nagusiarekin elkartu dira Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategian; ondoren, foru diputatuek asteroko bilera egin eta Lekuona Fabrika ezagutu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Errenterian batzarra egin du gaur, legegintzaldi honetan hasitako saio ibiltarien esparruan, lurraldeko udalerrien beharrak, erronkak eta proiektuak … Jarraipena

Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala, Zarautzen jazotako erailketa matxista salatzeko

Zarautzen emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik … Jarraipena