Udalak Madalenen balorazio positiboa egin du

EMKE Bandak Zumardian eskaini zuen kontzertuak eman zien atzo amaiera 2022ko Madalenei eta gaur, hilak 26, Udalak jai egunen gaineko balorazioa egin nahi izan du. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi izan dizkie 2 urtetako etenaldiaren ondoren, Madalenak berriro ere ospatu ahal izateko lanean aritu diren eragile eta herritar guztiei; izan ere, euren ahalegin eta … Jarraipena

Madalenak 2022: trafiko aldaketak eta beste hainbat informazio praktiko

Madalenak direla eta, honako aldaketa hauek egongo dira trafikoan eta zenbait zerbitzutan: TRAFIKO MOZKETAK – Touring etorbidea uztailaren 18tik trafikorako itxita egongo da barrakak instalatzeko, eta uztailaren 28an irekiko da berriro. – Nafarroa hiribidea uztailaren 21ean moztuko da, 06:30ean, Galizia (Niessen) eta Santa Klara biribilguneen artean postuak muntatzeko. HIRI BARRUKO ETA HIRI ARTEKO GARRAIORAKO LINEAK … Jarraipena

Arrats eta Ekintza BIBE elkarteek bihar jasoko dute ohorezko oroigarria

Bihar, hilak 20, Udalak ohorezko oroigarria emango die eta omenaldi xume bat eskaini, Madalenetako omenduei: Arrats eta Ekintza BIBE elkarteei. Ekitaldiari 18:30ean emango diote hasiera Niessen Kulturgunean. Modu horretan, Arratsek bazterkeria eta zaurgarritasun sozialeko egoerei aurre egiteko eta Ekintza BIBEk ludopatiaren eta beste adikzio batzuen errehabilitazioan egiten duten lana aitortuko du Udalak. Era berean eta … Jarraipena

Madalen jaiak askatasunean bizitzeko deia egin eta neurriak hartu ditu Udalak

Argazkian: alkatea eta udalbatza osatzen duten alderdietako ordezkariak. Emakumeek eta LGTBI pertsonek bazterkeria egoerak eta eraso sexistak jasaten dituzte bizitzako esparru guztietan, baita eremu publikoan eta jai-giroan ere. Horretaz jakitun, Errenteriako Udalak eraso sexistarik eta eraso LGTBIfobikorik gabeko jaien aldeko lanketa abiatuko du Madalen jaietan. Ekimen honen bidez, herritar orok jaien testuingurua erabateko askatasunean bizi … Jarraipena

Gaur izango da udalbatzaren ohiko osoko bilkura

Gaur arratsaldean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://staging.errenteria.cloud/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2022ko ekainaren 28ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1415 … Jarraipena

Xenpelar tailerren ikasturte berrirako eskaintza aurkeztu dute

2022-2023 ikasturterako Xenpelar Tailerrek eskainiko dituzten ikastaroak aurkeztu ditu gaur Maite Gartzia Kultura zinegotziak. Helduei zuzendutako 50 ikastaro izango dira guztira. Pintura, zeramika, argazkigintza, egur tailla, altzarien zaharberritze eta patchwork diziplinetan ikastaro eskaintza dibertsifikatu eta ezagutza maila ezberdinetara egokitu da. Hauen iraupena ere moldatu da. Ikasturte osoko eta lauhileko ikastaroak egongo dira eta astean 2 … Jarraipena

Udalerriaren irisgarritasun plana ikusgai jarri du Errenteriako Udalak ekarpenak jasotzeko

Errenteriako Udala Udalerriko Irisgarritasun Plana eguneratzeko lanak bukatzen ari da. Azkeneko hilabeteetan herritarrekin lanean aritu da hainbat modutan planaren edukia ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Planaren elaborazioa kontraste fasean sartu da eta udalak ikusgai jarri du orain arte egindakoa, nahi duenak ekarpenak egin ahal izateko. Planaren materialak https://staging.errenteria.cloud/irisgarritasun-plana/ helbidean kontsultatu daitezke. Ekarpenak egiteko epea gaur … Jarraipena

Errenteriako Udalak eta EHUko Udako Ikastaroek aurten antolaturiko ikastaroan, udalen eta herritarren arteko harremana aztertuko dute zozketa bidezko metodologiei begiratuta

Errenteriako Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroek, elkarlanean, antolaturiko Udalok zeinekin partekatu behar dugu boterea? Ausazko metodologiak aztergai izeneko ikastaroa hartuko du Errenteriako Lekuona Fabrikak irailaren 12an. Udalgintza komunitarioaren inguruan iaz hasitako hausnarketari jarraipena eman nahi diote ekimenaren arduradunek. Izan ere, herritarren eta erakundeen arteko harremanak gauzatzeko bide eraginkor berriak bilatzen jarraitzen baitute. Ikastaroa … Jarraipena

Madalenetako egitaraua aurkeztu dute korporazioko kideek

2022ko Madalenetako programaren aurkezpen ofiziala egin dute gaur, hilak 12, Herriko plazan, udal ordezkariek. Hasteko, Aizpea Otaegi alkateak Madalen jairik gabeko bi urte igaro ondoren, aurtengoak “desio eta irrika bikoitzarekin” hartuko ditugula adierazi du. Alkatearen hitzetan, Madalen jaiak komunitatea birsortzeko ezinbesteko hitzordua dira: “Herri honekin eta elkarrekiko dugun konpromisoa berritzeko egunak dira”. Era berean, Madalenak … Jarraipena

Bonuen kanpaina berrira atxikitzera deitu ditu Udalak herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu emaileak

Udalak dei egiten die herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu-emaileei izena ematera tokiko ekonomia bultzatzeko irailean hasiko den bono-kanpainan parte hartzeko. Atxiki daitezkeenak dira, bonuen bidez ondasun edo zerbitzuak erosteko aukera ematen duten Errenteriako merkataritza, zerbitzu, ostalaritza, eta jatetxeetako txikizkako establezimendu guztiak. Deialditik kanpo gelditzen dira, beraz, firma handien, eta estatuan edo nazioartean ezarpen handia duten … Jarraipena