Udako ordutegia ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan
Irailaren 10a arte honako harrera ordutegia egongo da ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan: Astelehenetan: 7:30-14:00 Asteartetik-ostiralera: 7:30-15:00
Irailaren 10a arte honako harrera ordutegia egongo da ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan: Astelehenetan: 7:30-14:00 Asteartetik-ostiralera: 7:30-15:00
Murchanten emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du aste honetan Murchanten gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu … Jarraipena
Argazkia: Iazko aurkezpena Aurkezpen honetara joateko gonbidapenak uztailaren 15era arte eska daitezke posta elektronikoz artxiboa@staging.errenteria.cloud helbidera idatziz edo 943 449610 telefonora deituz Uztailaren 16an, ostirala, 18:30ean, Merkatuzarreko José Luis Caso aretoan (sarrera plazatik) Oarso aldizkariaren bigarren garaiko 56. zenbakiaren aurkezpena egingo da. Uztailaren 17tik aurrera, larunbatetik aurrera, salgai egongo da herriko liburu-denda eta kioskoetan eta … Jarraipena
52 urte igaro dira Stonewallen lesbiana, gay, trans eta trabestiak poliziaren aldetik jasaten zituzten jazarpena eta xantaiaren aurrean erreboltatu zirenetik: data hori mugarri bihurtu zen LGTBIQ+ pertsonen borrokan. 10 urte beranduago, 1979ko ekainaren 10ean, polizia batek Antonio Vicente Santa María (Francis) hil zuen Errenteriako diskoteka batean, trabesti izateagatik. Ekainaren 28 horretan LGTBIQ+ pertsonek eta kolektiboek … Jarraipena
Egungo osasun-egoerak eta ostalaritza-sektorean eragiten duten edukiera-murrizketek eragin dute terrazak jarduera modu seguruan garatzeko gune izatea erabiltzaileentzat. Hori dela eta, Udalak 7:30etik 1:30era terrazak jartzeko baimena emango die horretarako baimena duten establezimenduei. Ordutegi berri hori asteko egun guztietan aplikatuko da, jaiegunak barne.
Txirrita Parkean eta ingurunean burutu diren jarduketei amaiera emango zaie Miguel Alduntzin kalea zolatuta eta 12 etxebizitza eraikita Udalak tramitatu du baimena 12 etxebizitza eraikitzeko 2019an onartutako Xehetasun Azterketatik sortutako titulartasun pribatuko partzelan. Azterlan honek berrantolatzen zuen espazioa bi partzelatan: bata, pribatua, aipatutako eraikin hau hartuko duena eta, bestea, Udalarena, mantenduko duena egungo espazio berdea, … Jarraipena
Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren –HAPO– berritze prozesuak jarraitzen du aurrera egiten; izan ere, Errenteriako Udalak dagoeneko publiko jarri baitu Aurrerakin dokumentua deritzona. Dokumentu honi ekarpenak egiten laguntzeko datozen asteetan gauzatuko diren hainbat partaidetza ekimen ere antolatu ditu udalak. Ekarpenak egiteko epea, berriz, irailaren 20an bukatuko da. Udalak plan berrirako oinarrizko diagnostikoa aurkeztu zuen apirilean. Diagnostikoa … Jarraipena
Datorren astelehenean, ekainaren 21ean, hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal-igerilekuetan, eta bi kasuetan irailaren 12ra arte iraungo du. Errenteriako udal kirol instalazioetan abonaturik dauden bazkideek bi instalazio horietarako sarrera ordaindurik dute. Era berean, instalazioetara sartu ahal izango da eguneko sarrerekin, 5 sarrerako bonuekin, eta udako denboraldian bi instalazioetara sartzeko aukera ematen duten bonu … Jarraipena
• Udal-ordenantzei buruzko informazioa emango da. Ordenantza horietan, sortzaile handientzat birziklatzea derrigorrezkoa dela jasotzen da, eta, bete ezean, isunak ezarriko dira • Martxan jarritako kanpainak lokalak sentsibilizatzeko ekintzak indartuko ditu beirazko ontziak birziklatzeari dagokionez • Ostalarientzako baliabideak indartuko dira, gaikako bilketa errazteko Errenteriako Udalak, Ecovidrio eta San Marko Mankomunitatearekin lankidetzan, kanpaina berri bat jarriko du … Jarraipena
Udalak laguntza teknikoa kontratatu du erabilera desberdinak zehazteko eta Barandiarango parkean banatzeko. Indarrean dagoen aurreproiektuak ezarritako ildo orokorrak erreferentziatzat hartuta, laguntza tekniko honen helburua izango da 10.000 m2-tik gorako hiri-parke horrek hartuko dituen diseinu integrala eta paisaia-diseinua, erabilerak eta jarduerak zehaztea. Paisaiaren diseinua Pekin errekako uraren bidea berreskuratzean oinarrituko da (gaur egun lurpean dago), baita … Jarraipena