Fanderia auzoa berrantolatzeko proiektu batek oinezkoen segurtasuna hobetuko du

Ingeniaritza batek eta udal zerbitzu teknikoek egindako proiektu honen helburu nagusia da auzo osoko oinezkoen segurtasuna hobetzea. Aurreikusitako jarduerak trafiko-azterlan batekin kontrastatu dira, eta auzoarentzat honako onura hauek aurreikusten dira: -Oinezkoen segurtasuna areagotzea -Auzoko trafiko orokorra % 30 baino gehiago murriztea. -Ibilgailuen kanpoko trafikoa % 61 murriztea -Ibilgailuen gehiegizko abiadura murriztea -Ilara bikoitzak kentzea Gainera, … Jarraipena

Beraungo Estadioa itxita egongo da ostegunetik aurrera birgaitzeko lanak direla eta

Ekainaren 3an, ostegunean, hasiko dira Beraungo Estadioa birgaitzeko bigarren faseko obrak, eta, beraz, instalazioa itxita egongo da herritarrentzat. Obra horiek hiru hilabete inguru iraungo dute, hau da, abuztuaren 31ra arte. Birgaitzeko fase honetan, lan hauek egingo dira: – Belar artifiziala: berritu egingo da, orain dagoena egoera txarrean dagoelako. Aukera baliatuko da futbol-zelaia mendebalderantz eramateko eta … Jarraipena

Omenaldia jaso du Irantxe Ansa dantzariak

Udalak Iratxe Ansa dantzari eta koreografoaren ibilbide profesionala omendu zuen atzo, hilak 29, Garazi Urdanpileta kazetariak pleno aretoan gidatutako ekitaldian. Udalabatzako alderdietako ordezkariak, Errenteriako hainbat dantza eragile eta senideak izan zituen Ansak ondoan, ohikoa baino aforo mugatuagoan, Covid19aren eraginez. Guztiak Udal Txistulari Bandaren atzetik sartu ziren aretora, 13:00etan. Aizpea Otaegi alkateak Ansaren ibilbidearen zertzela batzuk … Jarraipena

Alkatea Euskal Herriko Covid Iraunkorra plataformako kide diren hiru herrikiderekin elkartu da

Bileraren helburua izan da bizi duten egoera gertutik ezagutzea eta ikusarazteko laguntza eskaintzea Maiatzaren 17an, astelehenean, Aizpea Otaegi alkateak Begoña, Amaia eta Idoia hartu zituen bulegoan. Hirurak Errenteriako bizilagunak dira eta LongCovid Euskal Herria elkarteko kide. Koronabirusa gainditu ondoren bizpahiru hilabetera oraindik ere sintomak dituzten gaixoei Covid iraunkorra dutela esaten zaie. Estimazioen arabera, koronabirusarekin kutsatutakoen … Jarraipena

Bihar zabalduko ditu ateak Lekuona Fabrikak

Iritsi da eguna. Bihar, maiatzak 27, herritarrek Lekuona Fabrika beteko dute lehendabizikoz. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 9:00etatik 20:00etara, eta irekiera egunetik bertatik, ondoren ere ohikoak izango diren ekintzak antolatu dituzte ‘plaza’ izeneko programaziorako gune berezietan: haur eta helduentzako tailerrak, hitzaldiak, aurkezpenak, literatur solasaldiak… Fabrika berriko Sorlekuak ere bere lehen ikuskizuna datozen egunotan hartuko du. … Jarraipena

Bihar eta etzi moztuta egongo da Geltoki kalea, asfaltatze eta magoketa lanak direla eta

Bihar, osteguna, maiatzak 27, eta ostirala, maiatzak 28, asfaltatze eta margoketa lanak egingo dituzte Geltoki kalean. Ezingo da zonaldea zapaldu bizpairu egunetan, horregatik, bertan dauden garaje eta inguruko aparkalekuen erabiltzaileek, Urdaburu kaleko Pio Baroja-ko futbol zelaia aparkaleku bezala erabili ahal izango dute eguneko 24 orduetan zehar, lanak bukatu arte.

Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna dela eta

2001eko azaroaren 2an Aniztasun Kulturalari buruzko UNESCOren Adierazpen Unibertsala onartua izan zen aho batez, kulturen arteko elkarrizketa bakearen bermerik onena delako uste osoarekin. Adierazpen horretan aniztasun kulturala “herritarron ondare amankomun”-tzat balioesteaz gain, elkarrizketa hitza jartzen zen erdigunean. Egungo testuinguruan, elkar eta hizketa terminoak bere horretan ulertzea garrantzitsua da. Ez baitago elkarrizketarik elkarturik ez bagaude, ez … Jarraipena

Talka Sarea osatzen duten eragileen aurreneko bilera egin dute gaur

• Apirilean Errenteriako Udalak Talka Bulegoa abian jartzeaz gain, Talka Sarea garatzen hasi zen, ehun ekonomikoa osatzen duten eragileen sarea. • Bien helburua, enpresa-ehunari laguntza ematea da, pandemiak eragindako talka ekonomikoari aurre egin diezaioten. Beraien jarduera ekonomikoa eusten eta negozioaren etorkizuna aldatu nahi dutenei laguntzeko doako zerbitzua da. Bide honetan lanean jarraitzeko, Talka Sareko eragileek … Jarraipena

Udalak esleitu ditu Sarriegi plaza berrurbanizatzeko lanak, 363.744,94 euroko kostuarekin

Obra hauek burututa espazio hau berroneratuko da, eta ahalbidetuko da azpiko garaje-eraikina konpontzea. Isidro Ansorena garajeetako erabiltzaileen erkidegoarekin adostutako lan-egutegiaren arabera, obren lizitazioan zehar Udalak hainbat hiri-altzari kendu ditu. Udalak obra-lizentzia eman dio garajeetako erabiltzaile-erkidegoari hiru hilabetean burutu ditzaten fase hau amaitutakoan Sarriegi plaza berria hartuko duen estalkia iragazgaizteko lanak. Kontratazio-prozesuan zazpi enpresak aurkeztu dituzte … Jarraipena