Azken hiruhilekorako programazio eszeniko anitz eta bizia aurkeztu du Udalak

Niessen Kulturguneko eta Lekuona Fabrikako agertokiak musika, dantza eta zirku ikuskizunekin beteko dira datozen hilabeteotan. Maite Gartzia Kultura zinegotziak eta Laura Landa Kultura teknikariak eman dute programazioaren berri gaur, hilak 25, prentsa aurrean. Berdinkiren ‘Leinu’ ikuskizuna izango da hiruhileko honetan oholtzaratuko den lehena. Urriaren 5ean izango da hori eta bertan bikote baten istorioa kontatuko dute, … Jarraipena

Sol Band musika talde palestinarrari harrera instituzionala egin diote udal ordezkariek

Gaur abiatuko da Atlantikaldia, zeharkaldiak lelopean, eta ohiko egitarau oso eta anitzak, badu aurtengoan berezitasun bat: egitaraua osatzen duen Sol Band taldearen jatorrizko herrialdea bizitzen ari den genozidioa. Hasiera batean, iazko edizioan egitekoa zen Sol Band taldearen kontzertua, baina Gazako zerrendan bizi duten genozidio latzak, ezinezkoa egin zuen talde palestinarrak Atlantikaldiaren barruan kontzertua eskaintzea. Urtebete … Jarraipena

Amaitu dira Iztieta-Ondartxoko ontzientzako pabiloi berria eraikitzeko lanak

Argazkian: Aizpea Otaegi, alkatea, Eneko del Amo, Hirigintza zinegotzia, eta Jon Otegi, Juan Morillo eta Dani Novas Hibaikako kideak. Iztieta-Ondartxoko hiltegi zaharraren eremua eraberritzeko bidean mugarri garrantzitsua ezarri da gaurkoan. Dagoeneko amaitu dira ontzientzako pabiloi berria eraikitzeko lanak. Eta hemendik aurrera, pabiloi berria erabilgarri izango du Hibaikak. Ontziak eta bestelako materiala gordetzearekin batera, arraun elkartearen … Jarraipena

Euskara ikasteko ateak zabalik Errenteriako euskaltegietan

2025-2026 ikasturtean ere eskaintza zabal eta anitza izango dute Errenteriako euskaltegiek, euskara ikasteko gogoz dagoen herritar ororentzat irisgarri izango dena. Udalaren iritziz euskara kohesio sozialerako ezinbesteko tresna da eta herritar orok eskuragarri behar du. Euskara ikastea ez baita azterketa bat gainditzea, euskara ezagutzeak tokiko telebista eta prentsa ulertzea dakar, seme-alabei beren lanekin laguntzeko aukera ematen dizu, … Jarraipena

Asteburu honetan udalak herritarrak zuhurtziaz jokatzera deitu ditu, eguraldiarengatik dagoen baso-sute arriskua dela-eta

Tenperatura altuek eta baldintza meteorologikoek sortutako egoera dela-eta, Errenteriako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die Euskalmet-ek larunbaterako ezarri dituela alerta horiak tenperatura oso altuengatik eta sute arriskuagatik. Egoera honek prebentzio-neurriak zorrozteko beharra dakar, bai osasunaren, bai lanaren eta babes pertsonalaren aldetik, eta, horrekin batera, zuhurtzia handiz jokatzeko beharra, sute-arriskua saihesteko.   Udalak eskatutako zuhurtzia bereziki aire libreko … Jarraipena

2.285.085 euroko aurrekontuarekin martxan da Barandiaran parkea urbanizatzeko lizitazio prozesua

Ikasturte berriarekin batera, Errenteriako Udalak martxan jarri du Barandiaran parkea eraikitzeko urbanizazio lanen lizitazio prozesua. 2.285.085 euroko aurrekontua ahalbidetu du Udalak eta orain eraikitzaileei dagokie euren eskaintzak aurkeztea. Lizitazio prozesuak hiru hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusten du Udalak eta horrela urte amaierarako Barandiaran parkea urbanizatzeko lanak abiatzea aurreikusten da. Lan hauek ia 16 hilabeteko iraupena … Jarraipena

Udako denboraldia asteburuan bukatuko da Errenteriako igerilekuetan

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, aurreko urteetan bezala eta eskola-egutegiaren hasierarekin batera, Beraungo Udal Igerilekuetako eta Fanderiako Igerilekuetako udako denboraldia irailaren 7an amaituko da, igandearekin. Irailaren 8tik 21era bitartean, halaber, Fanderiako instalazioa itxiko da, Osasun Araudia betez, dagokion “geldialdi teknikoa” egiteko, garbiketa eta mantentze-lanak, igerilekuko hodiak erabat hustu eta garbitzeko, legionelosia prebenitzeko eta iturgintzako eta igeltserotzako … Jarraipena

Hiriaz gaindiko erronken gobernantzaren inguruko ikastarorako plaza libreak gelditzen dira oraindik ere

Ikastaroa Errenteriako Agustinak Zentroan egingo da irailaren 5ean Errenterian erroldatutako pertsonek ikastaroa doan egin dezakete Gobernantza eredua eta horren inguruko gaiak etengabeko arreta-gune dira Errenteriako Udalarentzat. Hori dela eta, gobernantzaren metropoli ardatza aukeratu du udalak Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioarekin batera antolaturiko ikastarorako gai gisa. Ondorioz, ikastaroari honako izenburua jarri diote: Erronka komunak, erantzun … Jarraipena

Martxan da 7. Bizi Errenteria bonu kanpaina, seguruagoa eta pertsonalizatuagoa

Gaurtik, irailaren 1etik, 2025eko abenduaren 9 arte, Errenteriako herritarrek Bizi Errenteria bonuak erabili ahal izango dituzte kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan. Gainera, 7. kanpaina hau berritasunekin dator, azken urteetan bonuen banaketan izandako arazoak ekiditeko helburuarekin, bonuak eskuratzeko sistema seguruagoa ezarri baitu martxan udalak. Sistema berri hau gainera pertsonalizatuagoa izango da eta bonuak etxe bakoitzari esleitu … Jarraipena

Errenteriako Udalak herritarrak zuhurtziaz jokatzera deitu ditu, eguraldiarengatik dagoen baso-sute arriskua dela-eta

Tenperatura altuek eta baldintza meteorologikoek sortutako egoera dela-eta, Errenteriako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die Euskalmet-ek ostiralerako eta larunbaterako ezarri dituela alerta horiak tenperatura oso altuengatik eta sute arriskuagatik. Egoera honek prebentzio-neurriak zorrozteko beharra dakar, bai osasunaren, bai lanaren eta babes pertsonalaren aldetik, eta, horrekin batera, zuhurtzia handiz jokatzeko beharra, sute-arriskua saihesteko.   Udalak eskatutako zuhurtzia bereziki … Jarraipena