Errenteria egoera epideomiologiko larria duten udalerrien artean sartu da

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, Errenteriak egoera epidemiologiko larria du, izan ere, 100.000 biztanleko 520,21etik gorako COVID-19 kutsatze-tasara iritsi baita. Hala, eremu gorrian sartzen diren udalerrien zerrenda jasotzen duen Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpenak Errenteria barnebildu du gaur. Herri bat eremu gorrian sartzeko baldintzak eta sartzearen ondorioak Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuan daude deskribatuta. … Jarraipena

Errenteriako Udalak lizitaziora atera ditu Beraun auzoko sarriegi Plaza berrurbanizatzeko lanak

Sarriegi Plaza berrurbanizatzeko proiektua gauzatzeko fasean sartu da Errenteriako Udalak egin berri dituen obren lizitazioarekin. Lan hauek ia milioi erdi eurotan balioetsi dituzte. Behin lanak hasita, 16 aste inguru iraungo dute. Plana udal-teknikariek idatzi dute eta hainbat ekintza proposatzen ditu, besteak beste, irisgarritasuna errazteko oztopo arkitektonikoak kentzea, lorategi-eremuak zabaltzea, puntu ilunak kentzea, eta hiri-altzari berriak, … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, asteartean emakume batek jasandako eraso sexistaren aurrean

Errenterian emakume batek jasan duen eraso sexistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du asteartean, urtarrilak 19, Errenterian gertatu zen erasoa eta zero tolerantzia adierazten du edozein eraso matxistaren aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu … Jarraipena

Osakidetzak PCR probak egitera joateko deitu ditu abenduaren 22an, 19:00etan, Jasokundeko Andre Mariaren parrokiako hileta-elizkizunera joan zirenak

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarren laguntza eskatu dute, eta behean deskribatutako biztanleria-taldeari eskatu diote PCR proba bat egitera joateko. NORTZUK? Joan den abenduaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Errenteriako Asuntzion parrokiako hileta-elizkizunera joan zirenak. ZER EGIN BEHAR DUTE? Iztietako Osasun Zentroarekin harremanetan jarri, gaur, abenduak 30, 10:00etatik aurrera; edo bihar, abenduak 31, eguerdiko 12:00ak baino lehen; edo … Jarraipena

Abenduaren 19an Andra Mari abesbatzaren kontzertura joan ziren ikusle-entzuleen artean ez dago agerraldirik

Joan den astean Osasun Sailak eta Osakidetzak abenduaren 19an Andra Mariren kontzertuan izan ziren pertsonei eskatu zieten PCR proba egitera joateko, abesbatzako kideen artean izandako agerraldi baten ondorioz. Probak larunbatean egin zituzten, hilak 26, eta Udalak eskerrak eman nahi dizkie ikusle-entzule egon zirenei, baheketaren aurrean emandako erantzunarengatik eta erakutsitako ardurarengatik. Halaber, Udalak eskerrak eman dizkie … Jarraipena

Abenduaren 19an Andramariren kontzertuan izan zirenak deitu dituzte Covid probak egitera

Osakidetzak Errenteriako Udalari hurrengo oharra helarazi dio: INFORMAZIO-OHARRA Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen esparruan, herritarren laguntza eskatu dute, eta behean deskribatutako biztanleria-taldeari eskatu dio PCR proba bat egitera joateko. NORTZUK? Joan den abenduaren 19an, Fatimako Andre Mariaren parrokiara Andra Mari Abesbatzaren kontzertura joan zirenak. ZER EGIN BEHAR DUTE? Iztietako Osasun Zentroarekin … Jarraipena

Belabaratz berreskuratu dute kalean bizi diren pertsonentzat eta hotzari aurre egiteko

Aterpetxe horretan, plaza gehiago daudenez, orain arte Gaztelutxon zeuden pertsona guztiak egongo dira, baita gaur egun Errenterian kalean bizi diren beste pertsona batzuk ere. Covid-19a osasun-krisi larria izaten ari da, eta herritar guztiei eragiten ari zaie oso modu ezberdinetan. Kalean bizi diren pertsonak ez dira krisi honetatik kanpo geratzen ari. Kalean dauden pertsonentzako baliabideak dituzten … Jarraipena

Mendebaldeko Saharako tentsioak gora egin duela eta, adierazpen instituzionala

Errenteriako Udalak gaur arratsaldean Euskadiren Saharako Ordezkaritzaren delegatua den M. Liman Mohamed Aliri eta bere laguntzailea den Brahim Abdelfatah Mohamedi egin dien harrerarekin bat etorriz, eta Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta hainbat ekitaldi egiten ari diren aste honetan, Udalak honako adierazpen instituzional hau egin du: Joan den urritik, tentsioak gora egin du Mendebaldeko Saharan. Euren … Jarraipena

4.000.000€ lehentasunezko 4 proiektu bermatzeko

Modu honetara auzo ezberdinetan aparkaleku, berrurbanizazio eta ikastetxeetako jolas parkeak estaltzeko proiektuak bideratuko dira 2021-2023 urteei begira, 4.000.000 €ko inbertsioak egiteko proposamena luzatu du Udalak. COVID19ak Udalaren aurrekontuengan izan duen eragina oso handia izan baldin bada ere, gure herritarren oinarrizko beharrek gora eginez eta aldiz diru sarrera nagusiek behera eginez, apostu estrategikoak egiten segi behar … Jarraipena