Abian da ‘Bizi Errenteria’ programaren baitako erosketa bonuen kanpaina

Bonuak Bizi Errenteria programara atxikitako 200 establezimendu baino gehiagotan erabili ahal dira, uztailaren 15etik irailaren 15era. 30 €-tik gorako erosketatan 10 €-ko hobaria ematen du Errenteriako Udalak herritarrei euren etxeetara bidalitako bonu bakoitzak. Bonu kanpaina abiatzearekin batera hasiko dira, halaber, dinamizazio ekintzak; esaterako, uztailaren 23an Liburuaren Eguna ospatzeko lankidetzan jardungo dute herriko liburu dendek eta … Jarraipena

Hauteskunde-mahai batzuen ohiko kokapena aldatu da uztailaren 12ko hauteskundeetarako

COVID-19aren ondorioz indarrean jarritako osasun-protokoloak direla eta, hauteskunde-mahai batzuen ohiko kokapena aldatu da igandean egingo diren hauteskundeetarako. Honako hauek dira aldaketak: – Alaberga A.E., Pio Baroja Ikastetxea eta Udal Euskaltegia hauteslekuen mahai guztiak aldatuko dira Galtzarabordako Udal Kiroldegia / Polideportivo Municipal de Galtzaraborda hauteslekura. – Oarso Eraikuntza eta Viteri Eskola hauteslekuen mahai guztiak aldatuko dira … Jarraipena

Galtzarabordako Kiroldegiko taberna-kafetegia lehiaketara atera da

Errenteriako Udalak jakinarazi du lehiaketa publikora atera dela Galtzarabordako Udal Kiroldegiko kafetegiaren ustiapena. Baldintzak eta dokumentazioa udalaren webguneko (www.staging.errenteria.cloud) “kontratatzailearen profila” n argitaratuta daude. Ordaindu beharreko urteko kanona 10.800 eurokoa da (BEZ barne), tabernaren garbiketa- eta elektrizitate-gastuak gehituta. Instalazioa ekipatuta dago, eta, beraz, ez da beharrezkoa hasierako inbertsiorik egitea. Eskaintzak aurkezteko epea abuztuaren 4an amaituko … Jarraipena

Udal tasen zein zergen jaisteak eta itzulketak Talka- eta Suspertze-Planaren neurriak osatzen jarraitzen dute

Udalbatzarrak aste honetan ordenantza fiskalen aldaketa onartu du. Moldaketa honek bat egiten du COVID 19aren ondorioz hartutako beste zenbait neurrirekin, hain zuzen ere, udalak merkatari, ostalari, enpresa txiki, automo eta, oro har, herritarrei ezarriko dizkien hobari eta itzulketak tasei eta zergei dagokien neurriekin. Pandemiak eragindako egoerak arintzea eta ordainketak udal zerbitzuen erabilerara egokitzea bilatzea da … Jarraipena

Udalak udarako eskaintza zabala antolatu du Bizi Errenteria ekimenaren baitan

Udalak Covid-19aren ondorio ekonomikoei aurre egiteko martxan jarritako Talka- eta Suspertze-Planaren baitan Bizi Errenteria programa abiarazi zuen ekainaren erdialdean. Errenteriarren eta Errenteriako ekonomia-sektoreen arteko harremanak sendotuz, bere osotasunean herriaren eta herritarron suspertze ekonomikoan eragiteko bokazioarekin sortu da, elkarren zaintza erdigunean jarriz. Alde batetik, tokiko ekonomia bultzatzea du helburu egitasmo honek; bestetik, ezohiko uda hau, zeinean … Jarraipena

Ekainak 28, LGTBIQ+ pertsonen eskubideen nazioarteko eguna. Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala

51 urte igaro dira Stonewallen (New York) lesbiana, gay, trans eta, batez ere trabestiak, jasaten zituzten jazarpena eta xantaiaren aurrean matxinatu zirenetik. Ordutik, data hau mugarri bihurtu da LGTBIQ+ pertsonen borrokan eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da: borroka disidente luzea eta lorpenak ospatzeko eguna da, baita eskubideen eremuan aurrera egiteko falta den guztia aldarrikatzeko eguna … Jarraipena

Madalenak bertan behera uztea erabaki dute Madalenetako Jai Batzordeak eta Udalak

Jai Batzordeak Udalarekin batera antolatzen ditu urtero Madalenak herritik eta herriarentzat. Urte hauetan zehar, Errenteriak jai herrikoiak, parekideak, parte-hartzaileak, berdinzaleak… izan ditzan ilusio handiz aritu dira lanean. Aurtengoa, baina, urte berezia da. Covid-19ak sortutako egoeraren aurrean eta herritar guztion osasunaren mesedetan, Madalenak bertan behera uztea erabaki dute Jai Batzordeak eta Udalak: “Ez da erabaki erraza, … Jarraipena

Udalak gaur irekiko ditu parkeak

Udalak gaur arratsaldean irekiko ditu jolas parkeak, koronabirusaren krisiaren ondorioz itxita hilabeteetan itxita egon direnak. Eusko Jaurlaritzak gai honen inguruan ateratako dekretua bete dadin parke bakoitzaren aforoak neurtu ditu Udalak eta asteazkenean parke bakoitzean kartel bat jarriko du erabiltzaileek unean une zenbateko edukiera duen jakin dezaten. Aforo hauek neurtzeko, haur bakoitzeko 4 metro karratuko diametroa … Jarraipena

Errenteriako Udalak ‘Bizi Errenteria’ aurkeztu du herriko ekonomia suspertzeko

Talka Planean jasotako hainbat neurri gauzatzeko martxan jarritako egitasmoa da Herria bizitzeari dagokionez, uda berezia izatea nahi du Udalak Errenteriako Udalak, Covid-19aren ondorio ekonomikoei aurre egiteko martxan jarritako Talka- eta Suspertze-Planaren baitan abiarazi du Bizi Errenteria programa. Errenteriarren eta Errenteriako ekonomia-sektoreen arteko harremanak sendotuz, bere osotasunean herriaren eta herritarron suspertze ekonomikoan erateko bokazioarekin sortu da, … Jarraipena

Ekainaren 29an irekiko dituzte udal kirol instalazioak

Alarma-egoera izendatu zutenean ateak itxi behar izan zituzten Errenteriako beste instalazio eta zerbitzu batzuen moduan, udal kirol instalazioak ere itxi egin ziren. Orain, Galtzarabordako, Fanderiako eta Beraungo estali gabeko igerilekuetako kiroldegiak ekainaren 29an irekitzeko prestatzen ari dira, eskaintzen dituzten zerbitzu guztiekin. Nolanahi ere, “Normaltasun berria” deritzonaren une bakoitzerako arauz eskatzen diren osasun-neurriei adi. Igerilekuek bi … Jarraipena