Udalak kontziliazioa erraztuko du ‘Udan Ludotekara’ programa berriarekin eta uda honetan haurren zaintza kontratatzeko dirulaguntza lerro berriarekin

Itziar Ostolaza, Berdintasun zinegotzia, eta Maite Gartzia, Gazteria zinegotzia. Osasun larrialdiak herriko haur eta familien eguneroko bizitza errotik aldatu du. COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela eta, duela aste batzuk Udalak haurrei urtero eskaintzen dien ‘Udako Oporrak’ programa bertan behera uztea erabaki zuen, osasuna bermatzeko segurtasun-neurriak betetzearren. Udalaren ustez, hezkuntza-aisiak haurrei ematen dien guztia ezinbestekoa da, haurrei … Jarraipena

Uztailaren 12ko hauteskundeetako mahaietarako kideak izendatzeko zozketaren emaitzak kontsultatu daitezke

Atzo egin egin zuten uztailaren 12ko hauteskundeetarako mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa eta emaitzak esteka honetan kontsulta daitezke. Errenteriako Udalak kontsulta-sistema hau ezarri du lehen aldiz. Sistema horretan nahikoa da pertsona bakoitzaren datuak txertatzea hauteskunde-mahaietako kide gisa izendatu duten ala ez jakiteko. Alabaina, kontsultaren emaitza ezezkoa izateak soilik esan nahi du pertsona hori ez dutela … Jarraipena

Dagoeneko eska daitezke Hirigune Historikoko Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzak, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko talka-planaren baitan

Koronabirusak eragindako egoerak eragin handia izan du gizakiarengan, gizartean eta ekonomian. Tokiko ekonomian izan duen eta izaten ari den eragina arintzeko, Udalak martxan du talka- eta suspertze-plana. Plan horrek 16 neurri ditu etxeko ekosisteman eta tokiko sare ekonomikoa osatzen duten sektore ekonomikoetan eragiteko. Aipatutako planaren 16. neurriak etxeko gastuak finantzatzeko eta gremioak mobilizatzeko laguntzak jasotzen … Jarraipena

Uztailaren 12ko hauteskunde-mahaietarako kideak izendatzeko zozketa publikoa

Ekainaren 11n, ostegunean, 09:00etan, datorren uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa egingo da Pleno Aretoan. Horretarako Covid-19aren aurkako osasun neurriak hartuko dira. Hautesleek hauteskunde-mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren kontsultatu ahal izango dute ostiraletik aurrera.

ZU! arreta zerbitzuak ohiko ordutegian artatuko ditu herritarrak astelehenetik aurrera

• Arreta presentziala aurretiko hitzorduarekin ematen jarraituko dute • Kontsultak eta izapideak egiteko telefonoa zein bide telematikoa erabiltzea da gomendioa ZU! zerbitzuak arreta azken asteotan bezala ematen jarraituko du: telematikoki, telefonoz eta presentzialki. Presentzialki etortzeko aurretiko hitzordua eskatu behar da 010 telefonoan edo Udaletxeko sarreran. Aldaketa ordutegian izango da, eta astelehenetik aurrera honako hau izango … Jarraipena

Deseskaladan zehar aplikatzeko tokiko ostalaritzarako protokoloa sortu du Udalak, terraza kopurua eta bizilagunek espazio publikoarekiko duten eskubidearen artean elkarbizitza bermatzeko

Krisi honetan ostalaritza oso sektore kaltetua denez, eta ekonomia suspertzeko prozesuaren baitan, Errenteriako Udalak tokiko ostalaritzarako protokoloa sortu du. Protokoloa 30 kide baino gehiago dituen Ostari Errenteriako Ostalaritza Elkartearekin adostasunez garatu du Udalak. Zentzu honetan, tabernei aurrera egiten lagunduko dien planteamentua garatu da baina, era berean, planteamentu honen bidez mahai kopurua mugatu da espazio publikoaren … Jarraipena

Liburutegia eta Kultura saila aurrez-aurreko zerbitzua ematen hasiko dira

Astelehenetik aurrera aldaketak egongo dira Udalaren zenbait zerbitzutan. Izan ere, liburutegiak liburuak maileguan hartzeko eta itzultzeko zerbitzua eskainiko du berriro eta Kultura sailak arreta emango du aldez aurreko hitzorduarekin. Astelehenetik aurrera liburutegiak astelehenetik ostiralera irekiko ditu ateak, 10:00etatik 18:30era. Sarrera mostradoreraino izango da, eta liburuak maileguan hartzeko eta itzultzeko zerbitzua emango da soilik. Haur liburutegiko … Jarraipena

Krisi honetan bizitza galdu dutenak eta euren gertukoak gogora ekarri ditu udal-korporazioak eta aurreratu du aitortza-ekitaldi bat egingo duela

Atzo egin zuten Udalbatzaren Osoko Bilkura hasi aurretik, Aizpea Otaegi alkateak honako hitz hauek eskaini zizkien, udal-korporazioaren izenean, osasun-krisi honetan bizitza galdu dutenei eta euren ingurukoei: Udalbatzari hasiera eman aurretik, udal-korporazioaren izenean hitz batzuk esan nahi nituzke. Izan ere, lehen aldia da osasun-krisia hasi zenetik, modu telematikoan bada ere, udal-ordezkari guztiak elkarrekin gaudena. Eta guztiok … Jarraipena