Datorren astelehenean TAO zerbitzua berriz jarriko da martxan, eta zamalanetarako ohiko ordutegia itzuliko da

Datorren astelehenean, maiatzak 25, TAO aparkaldi mugatuko zerbitzua berriro jarriko da martxan. Jarduera handitzeak eta, ondorioz, mugikortasuna eta, bereziki, ibilgailuen trafikoa handitzeak aparkaldi mugatuko zerbitzua (TAO) berraktibatzea dakar, ibilgailuen txandakatzea bermatzen duen eta kotxez egiten diren joan-etorriak minimizatzen dituen neurri gisa. Horrela, asteotan 24 orduz aparkatzea baimendu diren Miguel Zabaleta – Aiako Arria kirolgunea (Euskaltegiaren … Jarraipena

Adierazpen instituzionala. Maiatzak 21. Kultur Aniztasunaren Eguna. “Herritarron ondare amankomuna”

Azalpena: 2001eko azaroaren 2an Aniztasun kulturalari buruzko UNESCOren Adierazpen Unibertsala onartua izan zen aho batez, kulturen arteko elkarrizketa bakearen bermerik onena delako uste osoarekin. Adierazpen horretan aniztasun kulturala “herritarron ondare amankomuna”-tzat balioesten da. Agiri horrekin altxor bizi hori babesteko eta tentazio segregazionista eta fundamentalista orori aurre egiteko premia aldarrikatu eta sustatu nahi da. Izan ere, … Jarraipena

Fanderia eta Iztietako bi tarte berrantolatu dituzte, txirrindularien eta oinezkoen bizikidetza errazteko

Mugikortasun jasangarria, kirola egitea eta modu seguru eta lasaian paseatzeko aukera errazteko, oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetza puntako orduetan zaila zen bi tarte berrantolatu dira. Fanderiako bidegorria (Santa Clara biribilgunea – Gabierrotako zubia): bidegorria txirrindularien erabilerarako da soilik. Oinezkoek Gabierrotako pasealekua erabili dezakete. Iztietako pasealekua: bizikletak Iztieta pasealekuko bidegorritik ibiliko dira. Oinezkoentzako Ondartxoko zubia zeharkatzen duen … Jarraipena

Errenteriako Udal Artxiboak informazio publikoa kontsultatzeko zerbitzuari berrekin dio

Artxiboak, nagusiki, bide telematikoz emango du zerbitzua, eta erreprografia digitaleko zerbitzuaren bidez erantzungo dira eskaerak ahal denean. Informazio publikoaren eskaera telematikoak (www.staging.errenteria.cloud) zuzenean erregistratu eta erantzungo ditu Udal Artxiboak, eta, gainera, dagozkion kopia digitalak telematikoki bidaltzeaz arduratuko da, gehienez ere hogeita bost unitate kontsulta bakoitzeko gomendioarekin. Aurrekoa gorabehera, guztiz ezinbestekoa denean, herritarrek aurrez aurreko kontsulta … Jarraipena

Bertan behera geratu da ‘Udako Oporrak 2020’ programa, Errenteriako haur eta gazteen osasuna zaintzeko

Errenteriako Udalak ‘Udako Oporrak 2020’ programa bertan behera uztea erabaki du. Erabaki horren helburua da 2020ko udako kanpaina honetan parte hartzekoak ziren haur, gazte eta pertsona guztien osasuna eta segurtasuna zaintzea. Programa horrek bost eta hamahiru urte bitarteko haurrentzako eta 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzako plazak eskaintzen zituen, eta bertan behera utzi da, osasun-agintariek … Jarraipena

Astelehenetik aurrera arreta presentziala emango du Udalak aurretiko hitzorduarekin ZU! Arreta Zerbitzuan eta Gizarte Zerbitzuetan

Datorren astelehenetik aurrera Udalak ateak irekiko ditu herritarrak artatzeko, aurretiko hitzorduarekin, ZU! Arreta Zerbitzuan eta Gizarte Zerbitzuetan. Arreta hori emateko segurtasun eta garbitasun neurriak hartuko dira, bai herritarren eta bai langileen segurtasuna bermatzeko. Fase honetan hitzordua eskatzea beharrezkoa izango da 010 telefono zenbakira deituz, zu@staging.errenteria.cloud helbidera mezu bat bidaliz edo Udaletxean bertan, arreta zerbitzuan. Aurretiko … Jarraipena

Herriko autobusen maiztasuna handitu da erabilera handieneko ordutegian

Lehen faseko neurri berrien ondorioz udalerri barruko pertsonen mugikortasun handiagoa aurreikusten dela eta, herriko autobus-zerbitzua % 55 handitu da aurrekoarekin alderatuta, jende gehien dagoen ordutegian. Horrela, arratsaldeko 14:30 arte maiztasuna 30 minutukoa izango da gaurtik aurrera . Linea eta ordutegien benetako erabilerari buruz jasotako datuetan oinarritu da aldaketa, ibilgailu bakoitzaren barruan baimendutako gehieneko edukiera betetzen … Jarraipena

Udalak aurtengo zerga-egutegia malgutu du Covid-19ak sortutako egoeraren aurrean

Udalak talka- eta suspertze-plan bat aurkeztu zuen joan den ostiralean, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko. Aipatu egitasmoak 16 neurri aurreikusten ditu. Horietako bat da egutegi fiskal malgua. Egutegi fiskala, oro har, aurreikusi bezala garatuko da, hau da, ordainagirien ordainketak modu berean iritsiko zaizkigu, baina nahi izanez gero, ordaintzeko epeak aldatu ahal izango dira. … Jarraipena

Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko Errenteriako Udalaren dirulaguntzak astelehenetik aurrera eskatu ahal izango dituzte mikroenpresek eta norberaren konturako langileek

Udalak talka- eta suspertze-plan bat aurkeztu zuen joan den ostiralean, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko. Aipatu egitasmoak 16 neurri aurreikusten ditu. Horietako bat da Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko diru-laguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak izenekoa. Errenteriako mikroenpresen eta norberaren konturako langileen artean, nekazaritza-sektorekoak barne, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko deklaratutako osasun-alarmak eragindako ondorio ekonomikoak … Jarraipena