200 pertsona baino gehiagok eman dute izena Errenteriako Zaintza Sare Komunitarioan boluntario aritzeko

Errenteriak Zaintza Sare Komunitarioa osatu eta aktibatu ditu. Egindako deialdiaren aurrean, boluntario gisa jarduteko izena eman zuten pertsonak 200ndik gora ziren atzo. Hau guztia gertatu da, herriko udal arduradunak eta herritarrak, oro har, sinetsita daudelako osasun krisi larri honen aurrean zaurgarrienak direla zaindu direnak. Horrelako egoerek erakusten dute, txarrenetik onena ateratzeko gai den herria dela … Jarraipena

Herritarren mugikortasunari eragiten dioten hainbat aldaketen berri eman du Udalak

Covid-19ak sortutako osasun-krisiaren aurrean, herritarren mugikortasunari eragiten dioten hainbat aldaketen berri eman nahi du Udalak: TAO zerbitzuaren aldi baterako etetea TAO guneak aparkaldi librea duten eremu moduan ulertuko dira, inolako mugarik gabe. Honekin, herritarrak herri jabarian egoteko denbora murriztu eta Udaltzaingoak lehentasunezko beste zeregin batzuk egiteko langileak izatea bermatu nahi da. Hiri igogailuak erabiltzeko protokoloa … Jarraipena

Zaurgarrienen zaintza bermatzeko ekimen komunitarioa abian da

Osasun-krisi larria gertatzen ari da, sekula orain arte hartu gabeko neurriak hartzera behartu gaituena. Etxean egoteko agindua dute, bereziki, bi kolektibok: haur eta gazteek, birusaren eroale eraginkorrenak direlako, zein adineko pertsonek eta gaixo kronikoek, gaixotasunaren aurrean ahulen edo zaurgarrien direlako. Baina etxean isolatuta egoteak bere zailtasunak ditu. Ezin da jakin zenbat egunetan egon beharko dugun … Jarraipena

Udalak Beraungo eta Erdialdeko azokak bertan behera utzi ditu

Koronabirusaren zabaltzearen harira Errenteriako Udalak dekretu baten bidez Beraungo eta Erdialdeko azokak bertan behera utzi ditu. 1.- Osasun-arrazoiak direla-eta, ZENTROKO azoka txikia BERTAN BEHERA uztea, martxoaren 16an eta 23an, astelehenetan, beste jakinarazpen bat egin arte. 2.- Osasun-arrazoiak direla medio, BERAUNGO azoka BERTAN BEHERA uztea martxoaren 15ean eta 22an, igandeetan, beste jakinarazpen bat egin arte.

Udalak bere ekipamenduak itxi ditu, oinarrizkotzat jotzen dituen lau izan ezik

Jaurlaritzak deklaratu berri duen osasun-larrialdiaren egoerarekin bat eginez, Errenteriako Udalak atzo hartutako neurriak areagotu eta zehaztu ditu. Neurri hauen guztien helburuak dira herritarren osasuna zaintzea eta, ahal den neurrian, koronabirusaren zabaltzea prebenitzea. Hori guztia kontuan harturik, Errenteriako Udalak erabaki du bere ekipamendu guztiak ixtea eta bertan gauzatzekoa zen programazio guztia etetea. Ixtea gaurtik aurrerakoa izango … Jarraipena

Herritarren osasuna babeste aldera, Errenteriako Udalak zenbait jarduera eta ekimen bertan behera utzi ditu

Errenteriako Udala koronabirusa prebenitzeko bere eskumenekoak diren neurriak hartzen ari da. Era berean, herritarren osasuna gogoan edukita hainbat zerbitzu eten eta jarduera bertan behera utziko ditu beste erakunde batzuekin elkarlanean eta osasun agintarien aholkuak jarraituta. Hori dela eta, koronabirusaren kutsatzeko neurri nagusi gisa jendea kopuru handitan biltzea saihestu nahi du Udalak. Horregatik ekin dio arrisku … Jarraipena

MARTXOAK 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Errenteriako talde politiko guztien artean adostutako adierazpen Instituzionala

1952an martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna izendatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBE). M8ak emakumeen “grebak” oroitzen ditu, historian zehar gure eskubide laboral, ekonomiko, politiko eta sozialak aldarrikatu dituztenak. Borrokek aldaketak ekarri dituzte legeetan, gizartean eta kulturan, eta gizarteak berdintasun- eta demokrazia-maila handiagotarantz aurreratu dituzte. Hala ere, emakumeon borroken garaia ez da amaitu. Urtetan mobilizazio … Jarraipena

Errenteriako zerbitzuen adinekoentzako gida aurkeztu dute

Ezkerretik eskuinera: Javier Elberdin, Duintasuna; Eñaut Gracia, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia; Joxe Mari Uria, Duintasuna. Jubilatu eta pentsiodunen mugimenduak eta Errenteriako Udalak adinekoentzako interesgarriak diren hainbat zerbitzu eta informazio jasotzen dituen gida aurkeztu dute. Aurkezpenean honako hauek parte hartu dute: Eñaut Graciak, Gizarte Zerbitzuetako azpisailaren zinegotziak, eta Duintasuna elkarteko Javier Elberdin eta Joxe Mari Uriak. Graciak … Jarraipena

Urtarrilaren 7an hasiko dira Txirrita parkeko lanak

Datorren urtarrilaren 7an Txirrita parkearen eraberritze lanak hasiko direla jakinarazi nahi du Errenteriako Udalak, hain juxtu haurren jolas-parkearen eraikuntza lanak. 2017. urtean Marea Gora Errenteriako haur eta gazteen plan estrategikoaren partaidetza prozesuaren bidez, herriko ikastetxe guztietako eta aisialdi elkarteetako 4-12 urte bitarteko 2.000 haurrek parte hartu zuten parkearen diseinuan. Prozesuan zehar erabaki zuten parkearen beraren … Jarraipena