Renfek autobus zerbitzua eskaintzen jarraituko du irailaren 21era arte

Gipuzkoan hirugarren haria eransteko trenbideak birmoldatzeko lanek izango dituzten eraginak direla eta, Renfe tren konpainiak autobus zerbitzu alternatibo bat ezarri du udalerrian geldialdia egingo duten aldiriko trenak ordezkatzeko, eta irailaren 21era arte egongo da indarrean. Gaur egun, bigarren fasean daude lanak, Lezo-Errenteriako geltokiari zuzenean eragiten dioten fasea, eta irailaren 7ra arte egongo da indarrean. Ordura … Jarraipena

Dagoeneko deskargatu daitezke Bizi bonuak, irailean hasiko den kanpainarako

Errenteriako Udalak, udalerriko merkataritza sarearekin batera, Bizi bonuen zazpigarren kanpaina ari da abian jartzen. Hori dela-eta, datorren astean kanpaina honek dakartzan berrikuntzak azaltzen dituen eskuorri bat iritsiko da udalerriko etxe guztietara. Bi dira berrikuntza nagusiak: bonuak 18 urtetik gorako herritarrei egokituko zaizkie eta ez etxebizitzei; eta bonuak fisikoki beharrean telefono mugikor zein ordenagailuz eskuratu ahal … Jarraipena

Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala Zizur Nagusian jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatzeko

Zizur Nagusian emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du Zizur Nagusian gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu … Jarraipena

Haur-eskola publiko berri bat eraikiko du Udalak Galtzarabordan

Simulazioa Agintaldi planean jasotako konpromisoari erantzunez, Udalak, herrian haur-eskola publikoetan dagoen eskaerari osoki erantzuteko asmoz, haur-eskola berri bat eraikiko du Galtzarabordan, Errenterian biztanle gehien dituen auzoetako batean. Dagoeneko Alabergan eta Agustinetan dauden haur-eskola publikoei batuko zaie hirugarren hau, Haurreskolak Partzuergoak kudeatutako herriko haur-eskolen eskaintza zabalduz eta doakotasunean egindako bidearen ondorioz haur-eskolek izan duten matrikulazioaren igoerari … Jarraipena

“Partekatzen dugun herri biziaren isla” izan diren Madalenen balorazio positiboa egin du Gobernu Taldeak

Bukatu dira 2025eko Madalenak eta udal Gobernu Taldeak jaien balorazioa egin du. Giro alai eta atseginean garatu dira aurtengo Madalen-jaiak ere, eta Gobernu Taldeak, lehenik eta behin, bere ahalegin eta konpromiso nekaezina eskertu nahi izan die Jai Batzordeari eta jaiak antolatzen parte hartu duten elkarte, eragile eta pertsona guztiei zein Babes Zibileko kideei. Euren lana … Jarraipena

Aurtengo Madalenetan ere, ‘Ez bazaude eroso, erasoa da’ lelopean, indarkeria matxistarik gabeko jaien aldeko neurriak hartu ditu Udalak

Neurri horietako batzuk larunbat honetan, uztailak 19, jarriko dira martxan Emakumeek eta LGTBI+ pertsonek bizitzako eremu guztietan, eremu publikoan barne, eta bereziki jai eta aisialdi testuinguruan pairatzen dituzten diskriminazio egoerez eta erasoez jakitun, Udalak neurriak hartu ditu indarkeria matxistarik gabeko Madalenen alde. Horretarako, mugimendu feministako kideekin, jai batzordeko zenbait eragilerekin eta Ostari ostalarien elkarteko ordezkariekin … Jarraipena

Madalenak 2025: trafiko aldaketak eta beste hainbat informazio praktiko

Madalenak direla eta, honako aldaketa hauek egongo dira trafikoan eta zenbait zerbitzutan: TRAFIKO MOZKETAK – Touring etorbidea uztailaren 16ko 08:00etatik trafikoarentzako moztuta egongo da barrakak instalatzeko, eta uztailaren 28ko eguerdian irekiko da berriro. – Uztailaren 19ko 23:45etik uztailaren 20ko 08:00etara moztuta egongo da Nafarroa hiribidea Galiziako (Niessen) eta Santa Klarako biribilguneen artean eta baita Foru … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 15ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2025ko ekainaren 24ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1702 … Jarraipena

Udako ordutegia hainbat udal zerbitzu eta instalaziotan

Udan, udal zerbitzu eta instalazio batzuek ordutegiak aldatuko dituzte: ZU! Zure Udala arreta zerbitzua Uztailaren 7tik irailaren 5era, biak barne, Udaletxeko ZU! Zure Udala arreta zerbitzuaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetan: 7:30-14:00 Asteartetik ostiralera: 7:30-15:00 Era berean, larunbat, igande, eta jaiegunez gain, ZU! zerbitzua itxita egongo da uztailaren 23an. Aldakonea Aldakoneako ordutegia ohikoa izango … Jarraipena

Hiriaz gaindiko erronken gobernantzan jarri dute arreta Errenteriako Udalak eta EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak aurtengo ikastaroan

Gobernantza eredua eta horren inguruko gaiak etengabeko arreta-gune dira Errenteriako Udalarentzat. Hori dela eta, gobernantzaren metropoli ardatza aukeratu du udalak Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioarekin batera antolaturiko ikastarorako gai gisa. Ondorioz, ikastaroari honako izenburua jarri diote: Erronka komunak, erantzun partekatuak: udalerriz gaindiko politika publikoen gobernantza lantzen. Bigarren urtez Errenteriako Agustinak Zentroak hartuko du ikastaroa … Jarraipena