Udalaren 2018ko aurrekontuen likidazioa positiboa izan da

Udalbatzak asteartean eman zuen Errenteriako Udalaren 2018ko aurrekontuen likidazioaren emaitzen berri. Orain arte egindako finantza-kudeaketak aukera eman du ekitaldia ixteko egoera ekonomiko onean eta aurrezki nabarmenarekin. Zehazki, betebehar onartuak igo dira 52.960.000 eurora, eta horrek suposatzen du aurrekontuaren exekuzio-maila % 80 izatea. Alabaina, kontuan hartzen baditugu diruzaintzako gerakinetik txertatu diren 7 milioiak –horietatik zenbait gauzatu … Jarraipena

Elkarbizitzarako eta Gizarte Ekintzako Kontseiluaren Araudia behin betiko onartu du Udalak

Errenteriako Udaleko Elkarbizitzarako eta Gizarte Ekintzako Kontseiluaren Araudia behin betiko onartu du Udalbatzak. Aurreko urteko ekainean abiatu zen elkarbizitzarako eta gizarte ekintzako kontseilua eratzeko arautegia onartzeko prozesua, eta dagoeneko behin betiko onartu da. Udal parte-hartzerako organoaren arautegia behin betiko onartu ostean, orain, Kontseilua bera eratuko da. Bertan herriko gizarte ekintzako nahiz kultur aniztasunaren alorreko eragileen … Jarraipena

Zaunk enpresak emango du zakurrak eta beste etxe-animalia batzuk jasotzeko zerbitzua

Errenteriako Udalak erantzun egin nahi die prentsa oharrean Kireba enpresari animalien jasotze zerbitzuaren lizitazioaren harira egindako adierazpenak direla-eta. Udalaren iritziz, bi puntu bereizi behar dira argi eta garbi, biek ala biek ez baitute zerikusirik: alde batetik, zerbitzuaren kalitatea animaliak jasotzeko garaian eta animaliei tratu egokia emateko garaian; bestetik, enpresa-adjudikazio hartzaile berria ZAUNK izatea ekarri duen … Jarraipena

Ostalaritza ordutegien aldaketak Pontikako jaiak eta Sagardo Eguna direla-eta

Udalak ostalaritza ordutegien mugak aldatu ditu asteburu honetarako. Alde batetik, Pontikako tabernak ohi baino beranduago itxi ahal izango dituzte larunbatean eta ostiralean auzoko jaiak direlako. Bestetik, larunbatetik iganderako gauean udalerri osoko tabernen ordutegi mugak aldatuko dituzte Sagardo Eguna dela-eta. Pontikako ordutegia: Pontika auzoko jaietan ixteko ordutegi muga honakoa izango da: Tabernak: Goizeko 3,30ak arte: Apirileko … Jarraipena

Udal hauteskundeetako mahaietarako zozketa

Apirilaren 29an (astelehena), 09:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan zozketa publikoa egingo da maiatzaren 26an Udal eta Europar hautetsiak aukeratzeko izango diren Hauteskundeetako mahaikideak izendatzeko.

Udal Baratze Parkeko behin-behineko zerrenda

Ostegunean, apirilak 11, Arramendiko Udal Baratzak esleitzeko zozketa egin ondorengo estekan kontsultatu daiteke esleinpendunen behin-behineko zerrenda. Interesdunek 5 laneguneko epea izango dute (apirilaren 24a arte), zerrenda argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko.

Udalak Otegi-Gaztañaga enpresari esleitu dizkio Beraungo igerilekuen parean biribilgunea eraikitzeko lanak

Udalak Otegi-Gaztañaga enpresari esleitu dizkio, 189.788,08 €-an, Galtzaraborda etorbidea Jaizkibel, Murumendi eta Irumugarrieta kaleekin lotzen dituen bidegurutzea birmoldatzeko lanak. Proiektu honen bidez definitu da nola birmoldatu bertan dagoen bidegurutzea. Gaur egungo konponbidea “biribilgune erdi” baten bidezkoa da eta horrek arazoak sortzen ditu oinezkoen nahiz ibilgailuen zirkulazioan. Lan hauek hainbat helburu dituzte: ibilgailu zein oinezkoen zirkulazioa … Jarraipena

Altxortegiko gerakinarekin 2 milioi eurotik gorako inbertsio berriak egingo dira

2018ko kontuen likidazioak Udalari utzi dio 4.400.000 euroko aldeko diruzaintzako gerakina, eta horietatik 2.400.000 € Osoko Bilkurara eramango dira onartzeko, aurrekontuetan aurreikusi gabeko jarduketak burutzeko kudeaketaren emaitza onei esker. Burututako finantza-kudeaketak aukera eman du egoera ekonomiko txukuna izateko eta aurrezkia handia izateko. Aurrezki horrek aukera emango du gerakinaren zati handi bat erabiltzeko 2025 Plan Estrategikoko … Jarraipena

Ostegunean zozkatuko dituzte udal baratze parkeko partzelak

Ostegunean, hilak 11n, udal baratzeen zozketa egingo dute. Zozketa 12:00etan izango da Udaletxeko Udalbatza aretoan, eta ikusi nahi dutenentzat sarrera librea izango da. Fitxategi honetan ikus daitezke iragarkia, onartuen behin-betiko zerrenda eta baratzeen zerrenda.