2019 Oarso aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea, zabalik

Dagoeneko Oarso aldizkariaren aurtengo edizioa prestatzen ari gara. Bigarren garaiko 54. aldizkaria izango da eta uztaileko lehenengo egunetan, Madalenen atarian, aterako da argitara. Aurten berrikuntza handiak izango ditu; izan ere, aurkezpen-ekitaldia irekia izango da, kolaboratu duten pertsonek zein interesa dutenek ere bertaratzeko aukera izan dezaten. Era berean, aldizkariko Idazketa batzordean Maite Ruiz de Azua, 1993tik … Jarraipena

Ur hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa maiatzaren16a arte arte ordaindu daiteke

2018ko 4. hiruhilekoari dagokion uraren hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko borondatezko epea irekita dago eta maiatzaren 16an bukatuko da. Helbideratutako ordainagiriak, beti bezela, epearen azken egunean kobratuko dituzte. Ordainagiria helbideratu gabe duten zergadunek, beren ordainketak ZU! Zerbitzuan, udaletxean, eta Errenteriako Udalaren entitate laguntzaileetan egin ditzakete, aipatutako epea amaitu bitartean. Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, … Jarraipena

Errenteriak ‘Gizarte Inbertsioaren Bikaintasun’ saria jaso du gizarte kohesioan gehien inbertitzen duen udalerria delako

Errenteriak ‘Gizarte Inbertsioaren Bikaintasun’ saria jaso du, Espainiako Estatuaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteak ematen duena, 20.000 herritarretik gorako hirien artean gizarte kohesio eta justizian gehien inbertitzen duena izateagatik. Julen Mendoza alkateak hartu du saria, herritarrak bere jardueraren erdigunean jartzeko udalak egiten duen apustua balioesten eta berronesten duena saria, hain zuzen ere. Alkateak hitza … Jarraipena

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordearen erakunde adierazpena, asteartean emakume batek jasan zuen eraso sexistaren aurrean

Errenterian emakume batek jasan duen eraso sexistaren aurrean, Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu du: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du asteartean, martxoak 26; Errenterian gertatu den erasoa. 2.- Errenteriako Udalak erabateko gaitzespena erakutsi nahi du emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurrean, eta, zero tolerantzia adierazten du edozein eraso matxistaren aurrean. … Jarraipena

Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek erabaki dute Errenteriako Urbanoaren tarifak % 2,85 igotzea apirilaren 1etik aurrera

Errenteriako Udala Gipuzkoako Lurralde Agintaritzak tasak igotzeko hartutako erabakiarekin ados ez azaldu izana ez da nahikoa izan igoera horiek eragozteko, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak % 90eko ordezkaritza osatzen baitute organo horretan. Hartara, ustez tasak izoztekoak baziren ere, oro har 5 zentimo igo dira hiri eta eskualde barruko ibilbideen prezioak. Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak organo … Jarraipena

‘Errenteria 1936-1945: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan’ izeneko liburua eskuragarri izango da asteazkenetik aurrera

Errenteria 1936-1945: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan izeneko ikerketa biltzen duen liburua medioen aurrean joan den astean aurkeztu eta gero, errenteriarrek eskuratu ahal izango dute asteazkenean hasita. Epe horretako biktimen berri jasotzen duten hiru liburukiak martxoaren 20tik aurrera, hau da, datorren asteazkenean hasita eskuratu ahal izango dira, doan, Errenteriako Udaleko … Jarraipena

Galtzarabordako kiroldegia igande eta jaiegun arratsaldeetan zabalik egongo da eta goizez ordutegi zabalagoa izango du apiriletik aurrera. Lanegunetan 6:30ean irekiko da

Serviociorekin 10 urterako sinatutako kontratua amaitu ondoren, Errenteriako Udalak lehiaketa publiko bidez esleitu dio kirol-ustiapena kudeatzeko zerbitzua BPXPort Kirol Zerbitzuak, S.L.U. enpresa gipuzkoarrari. Kontratu berria indarrean sartuko da apirilaren 1ean. Zerbitzuaren antolaketak ez du aldaketarik izango kudeaketari dagokionez. Adibidez, tarifa bakarreko sistema eta ikastaroetarako zirkulazio askea mantenduko dira Galtzarabordako eta Fanderiako instalazioetan. Prezioak ere bere … Jarraipena

Errenteria Musikalen 2019/20 ikasturterako matrikulazioa zabalik da

Martxoaren 24a bitartean 2019/20 ikasturterako Errenteria Musikal Musika eta Dantza Patronatuan izena emateko epea zabalik egongo da. Aurten aldaketa nabarmena dago, matrikulazioa egiteko programa berriari esker, etxetik oso modu errazean egin daitekeelako Internet bidez. Dagoeneko eskolako ikasle direnek email bat jasoko dute informazio guztiarekin. Ikasle berriak, berriz, https://errenteriamusikal.inika.net/aurreinskripzioa?i=eu estekan sartu beharko dira, datu pertsonalak osatu … Jarraipena