Ekainaren 28an, LGTBIK+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala

Artxiboko irudia 56 urte igaro dira New Yorkeko Stonewalleko gertaeretatik. Testuinguru hartan, lesbianak, gayak, bisexualak, trans eta trabestiak poliziaren etengabeko jazarpen eta xantaien aurka matxinatu ziren, eta, hala, data hori LGTBIK+ borrokaren mugarri bihurtu. Gertaera horien ondorioz, nazioarteko mugimendua sortu zen, LGTBIK+ pertsonen eskubideak onartzearen aldekoa, eta 1970etik ospatzen da efemeride hori. Egun honek, ekainaren … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 24an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://staging.errenteria.cloud/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2025ko apirilaren 29an ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. 2025ko maiatzaren 27an ohiko bilkurari dagokion akta … Jarraipena

Madalenetako omenduak izango diren baserritarrei harrera egin diete Udaletxean

Argazki hau editatua izan da PP taldeko Antonio Vicente bozeramailea txertatzeko. Izan ere, ekimenari babesa eman bazion ere, ezin izan baitzuen ekitaldira joan Ausaz eratutako 19 herritarren batzordeak Arantxa Otegi, Larreaundi baserriko baserritarra, hautatu zuen 2025ko Madalen jaietako omendua izateko. Herritarrek proposatu eta herritarrek hautaturiko omenduak herriko jaietako txupina botatzeko ohorea izango du. Otegi zehazki … Jarraipena

Topoa integratzeko Bide berria proposamena azaltzeko bilera berriak antolatu ditu Udalak Agustinetan, Alabergan eta Erdialdean

Topoa Errenterian integratzeko Bide berria proposamena aurkeztu du Udalak hainbat auzotan bilera irekietan eta hiru saio berri antolatu ditu datozen asteetarako Agustinetan, Alabergan eta Erdialdean. Zehazki hau izango da egutegia: Ekainak 16, astelehena, 19:00etan: Agustinetako auzo elkartean. Ekainak 18, asteazkena, 18:00etan: Alaberagako auzo elkartean. Ekainak 26, osteguna, 18:00etan: Reina aretoan. Udalak herritarrak animatu nahi ditu … Jarraipena

Bidaia agentziak kaltetutako herritarrak artatzeko Kontsumo Bulegoa eskuragarri dagoela gogorarazi du Udalak

Errenterian, bidaia agentzia batek kaltetutako pertsonei, egoera honen aurrean egin beharreko tramite eta pausoen inguruan informazioa eta aholkua emateko Oarsoaldeak eskaintzen duen Kontsumo Bulegoaren arreta zerbitzua eskura dutela gogorarazi du Udalak. Bulego hau zabalik izango dute kaltetutako herritarrek astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, Errenteriako Madalen kaleko 3. zenbakian. Bertaratu ezin dutenek helbide elektronikoa eta telefono zenbakia … Jarraipena

Udalak harrera instituzionala egin dio Fernando Telletxea Oscoz-i Francisaldia zikloaren barruan

Francisen erailketaren 46. urteurrenaren bueltan, Francisaldia zikloa antolatu du Errenteriako Udalak, LGTBI+ Politiken Aholku Kontseiluarekin elkarlanean. Horren barruan, beste urte batez, memoriarako, aldarrirako eta ospakizunerako bidean hainbat ekintza antolatu dira. Aurten aitortza berezia egingo zaio Fernando Telletxea Oscoz aktore, abeslari, idazle eta transformista errenteriarrari, artistikoki Fama izenez ezaguna denari. Telletxea LGTBI kulturaren erreferentea izan da, … Jarraipena

Topoa Errenterian integratzeko Bide berria proiektua aurkeztu du Udalak

Atzo sinatu zuten Errenteriako Udalak eta Eusko Trenbide Sareak Topoa Errenterian integratzeko lankidetza protokoloa. Elkarlanerako esparru hori edukiz betetzeko momentua da orain, eta bide horretan hilabete luzez, herriko eragile eta pertsona ezberdinekin batera landutako proposamen integrala aurkeztu du Udalak. “Bide berria” izendatu dute proiektua, Errenteria eraldatzeko bidean mugarri garrantzitsua izango dela iritzita. Aizpea Otaegi alkateak, … Jarraipena

Errenteriako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza-protokoloa sinatu dute Topoaren ibilbidearen hiri-integrazioa hobetzeko

Galtzaraborda estaltzeko eraikuntza-proiektuaren lizitazioa argitaratu eta Gaztañoko trenbide-pasagunea kentzekoa esleitu du Euskal Trenbide Sareak Errenteriako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak bi erakundeen arteko lankidetza-protokoloa sinatu dute astelehen honetan, udalerrian Euskal Trenbide Sarearen (ETS) eta Euskotrenen trenbide-sarearen hiri-integrazioa hobetzeko. Bileran, Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak Aizpea Otaegi alkateari azaldu dio zer aurrerapen egiten … Jarraipena

Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala Bilbon jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatzeko

Bilbon neska adin txikiko batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du Bilbon gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu … Jarraipena

Asier Jaraizen ‘Begietara begira’ kartela izango da 2025eko Madalenetako irudia

Asier Jaraizen ‘Begietara begira’ kartela Lezoko Asier Jaraizen ‘Begietara begira’ kartelak irabazi du XXXIX. Madalenetako Kartel Lehiaketa. Aurten, Nora Goyalde Herri Arte Eskolako arte plastikoen eta ikusizkoen irakasle eta artistak, Urtzi Ibarguen artistak, Garbiñe Ramirez Xenpelar Tailerretako irakasleak, Jose Miguel Rodriguez Jai Batzordeko kideak eta Maite Gartzia Kultura zinegotziak osatu dute epaimahaia eta gaur bertan, … Jarraipena