Errenteriako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak arrakastaz amaitu dute Beraun auzoko bi eraikineko 63 etxebizitzaren birgaitze integrala, eta espazio publikoa urbanizatzeko eta hobetzeko lanekin jarraitzen dute

• Planak 10 milioi euroko inbertsioa izan du, eta blokeen egitura-, eraikuntza- eta bizigarritasun-egokitasuna bermatzeko beharrezkoak diren jarduketak egitea eta SATE sistemaren eta fatxada aireztatuaren bidez bloke horien energia-efizientzia hobetzea ahalbidetu du • Errenteriako alkate Aizpea Otaegik “Beraun auzoa berroneratzeko erakundeen arteko lankidetzak duen garrantzia” azpimarratu du, eta “Galtzaraborda auzoaren berroneratzeari begira lankidetza-eredu horrekin jarraitzeko” … Jarraipena

Madalenetako kartel lehiaketa martxan da

Errenteriako Udalak XXXVIX. Kartel Lehiaketa deitu du, Madalenak 2025 jaietako irudia izango dena aukeratzeko. Bi kategoria ezberdin izango dira lehiaketan: orokorra eta haurrena. Kategoria orokorreko kartel irabazlea Madalenak 2025eko kartel iragarlea izango da eta 1050 euro jasoko ditu sari gisa. Haurren kategoriako lan irabazlea, aldiz, Madalenetako haurren programazioko irudia izango da eta eskola materiala erosteko … Jarraipena

‘3 minutu, bizitza bat. Xenpelar Tailerrak, 50 urte eta gehiago’ erakusketa ikusgai Foru plazan eta Xenpelar Etxean

Xenpelar Tailerren 50. urteurrenaren aitzakian, tailerren inguruko oroitzapenak berreskuratzeko eta memoria komun bat eraikitzeko helburuarekin, ‘3 minutu, bizitza bat. Xenpelar Tailerrak 50 urte eta gehiago’ izenburu duen erakusketa sortu du Errenteriako Udalak. Proiektu honetan David Hornback argazkilarirekin egin du lan Udalak eta bere ‘3 minutes’ obra Xenpelar Tailerretara egokitu dute alde bien elkarlanari esker. Hornbackek … Jarraipena

Lekuona Fabrika Poesia Lehiaketaren II. edizioa martxan da

Gaur, martxoaren 21, Poesiaren Munduko Eguna da. Horri lotuta, eta iaz izan zuen harrera ona baloratuta, Lekuona Fabrika Poesia Lehiaketaren II. edizioa martxan jarri du Errenteriako Udalak. Hala, deialdi berriaren oinarriak argitaratu dituzte eta poemak aurkezteko epea zabaldu. Sari nagusia ondorengoa izango da: ekainean 24-25 ikasturtean Sihara Nuño poetaren tailerrean sortutako poesia lanekin argitaratuko den … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 25ean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2025eko otsailaren 25ean ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 511tik, … Jarraipena

Iztieta eta Altzate lotzen dituen zubi berria erabat irekiko da oinezkoentzat eta bizikletentzat martxoaren 31n

Altzate auzo berria martxan jartzen ari da pixkanaka. Duela hilabete batzuk sartu ziren lehenengo pertsonak auzoko Lezo zatira bizitzera eta datozen asteetan Altzateko Errenteriako etxebizitza berrietan sartuko dira. Horregatik, Udalak hainbat neurri hartuko ditu auzo berriaren mugikortasuna eta Iztieta – Ondartxorekin duen harremana antolatzeko eta definitzeko. Auzo batzarrean aurreratu zen bezala, alde batetik Iztieta eta … Jarraipena

Pontika eta Igantzi lotuko dituzten igogailuak aurkeztu ditu Udalak

Errenteriako Udalak atzo aurkeztu zuen Pontika eta Igantzi eta Luis Mariano plaza lotuko dituen igogailuaren proposamena, inguruko hainbat auzo elkarterekin partekatu ostean. Gogoratu behar da, Gobernu Taldearen 2023-2027 Agintaldi Planak bai Igantziri bai Luis Marianori oinezkoen konektibitatearen ikuspegitik igogailu berriak eraikiz erantzutea jasotzen bazuen ere, proiektu honen garapena urte honetan bertan lehenestea ere Udal Gobernua … Jarraipena

Udalak herritar guztiak deitu ditu etorkizuneko Errenteria zehaztera

Errenteria 2040 prozesua joan den astean abiarazi zen Lekuona Fabrikan egindako ekitaldi jendetsuan, orain udalak herritar guztiak deitu ditu datorren astean hasiko diren saio irekietan parte hartzera. Prozesuaren lehenengo fase honetan, martxoan eta apirilean zortzi lan-saio gauzatuko dira, horietatik lau eragileentzat eta beste lau herritarrentzat. Horien partaidetza bideratzeko, saio bakoitzak gai zehatz bat jorratuko du … Jarraipena

Madalenetako omendua hautatuko duen batzordea osatzeko gonbidapenak bidali ditu jada Udalak

Datozen egunotan, ausaz aukeratutako 16 urtetik gorako 800 errenteriarrek Madalenetako omendua hautatzeko batzordea osatzeko gonbidapen gutuna jasoko dute. Udal errolda erabilita, eta betiere adina eta generoa kontuan hartuta, egin du zozketa Udalak eta horren arabera bidali dituzte gutunak. Gonbidapena onartzen dutenekin sortuko da taldea. Hala ere, ordenantzak adierazten duen moduan, talde hori 16 eta 20 … Jarraipena

2025eko martxoaren 8rako adierazpen instituzionala

Gaur, 2025eko martxoaren 8an, Emakumeon Nazioarteko Eguna den honetan, Beijingo Adierazpena eta Ekintza Plataformaren 30. urteurrena ere badugu. Hiru hamarkada bete dira, beraz, emakume eta neska guztien ahalduntzea eta giza eskubideak gauzatzeko munduko ibilbide-orria abian jarri zela, baina gaurko hau, lortutakoa ospatzeko egunetik haratago, honaino iristeko borroka egin duen mugimendu feministaren eta norbanakoen lana aitortzeko … Jarraipena