Bide berria
La vía de la transformación
Iritsi da Errenteriako Topoaren trenbidea eraldatu eta modernizatzeko garaia. Iritsi da bide berria urratzeko unea.
Bide berria proiektua hilabete luzeetako lanaren emaitza da, Errenteriako Udalak hainbat eragile eta herritarrekin eskuz esku landu duena. Topoak herrian egiten duen ibilbidean eraldaketa integrala gauzatzeko proposamena jasotzen du bizi-kalitatean, espazio publikoan eta mugikortasunean jauzi bat emateko. Errenteriak behar duen eraldaketa proiektua anbizioz eta ikuspegi berritzailearekin osatu da.
Hau proposamen bat da, Errenteriako Udalak herritarrei aurkezten dizuena, eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan garatu nahi duguna.

Helburuak eta datuak
Espazio publikoa irabazi
Topoak eragindako arrakalak kalitatezko espazio publiko bihurtuko dira. Galtzarabordako eta Gaztaño-Erdiguneko geltoki-eremuak erabat estaliz, parke eta berdegune berriak irabaziko ditugu. Andoni Korta eta Urbasa kaleen artean proposatzen den esku-hartze integralaren bidez bi kaleen arteko muga fisikoa ezabatuko da, espazio publiko berriak zabalduz.
-
39.000 metro karratu herritarrentzako
Mugikortasun jasangarria sustatu
Galtzarabordan hasi eta Gaztañora arteko trenbidea Oinezko zein bizikleta bidezko mugikortasunean eraldaketa garrantzitsua gertatuko da, Gaztaño eta Galtzaraborda arteko trenbidearen gainean eraikiko den pasabide berriaren bidez eta Antxoraino iristen den trenbide-zaharra bidegorri bihurtuta. Bizikletentzako aparkaleku publiko estaliak ere aurreikusten dira.
-
1.750 metro bidegorri
Zarata gutxitu
Galtzarabordan hasi eta Gaztañora arteko trenbidea kapsulatuz eta Fanderiako eremuan zarata gutxitzeko panelak instalatuz, Topoak eragindako zarata nabarmen gutxituko dugu.
-
1.200 metro pantaila
-
940 metro kapsulatu
Aparkalekuak gehitu
Gaztañon aparkaleku disuasorio eta intermodal berri bat eraikiko da, 250 autorentzako tokia izango duena.
-
250 aparkaleku berri
Irisgarritasuna hobetu
Eraikiko diren sei igogailu berriekin Topoa irisgarriagoa izango da eta auzoen arteko loturak hobetuko dira.
-
6 igogailu berri
