Gaitasun ekonomikoaren araberako tarifak

ZER DA?

Errenteriako Udalak eskaintzen dituen zenbait zerbitzu publikoen prezioak, erabiltzailearen gaitasun ekonomikoaren arabera egokitzen ditu. Gaitasun ekonomikoa norberaren diru-sarreren eta bere izenean dituen ondasunen arabera kalkulatuko da, bere familia egoera eta desgaitasunik baduen kontuan hartuz.

Erabiltzaileak bitan sailkatzen dira:

  1. Erabiltzaile adinez nagusia: bakoitzaren gaitasun ekonomikoa hartuko da kontuan

  2. Erabiltzaile adingabea: Bizikidetza-unitatearen gaitasun ekonomikoa hartuko da kontuan

Zer da bizikidetza-unitatea? Erabiltzailea adingabea denea, erabiltzailearekin batera etxebizitza berean erroldatutako gurasoak eta 25 urtetik beherako anai-arrebak izango dira. Gurasoak bananduta badaude eta guraso-ahal partekatua badago, bizikidetza-unitatea bi gurasoek osatuko dute, nahiz eta horietako bat erabiltzailearekin erroldatuta ez egon.

ZERBITZUAK

Euskaltegia, Familia Gunea, Herri Arte Eskola, Ludotekak, Udako Oporrak, Uztargi, Xenpelar Tailerrak eta Bertso Eskola.

ESKAERA NOIZ EGIN

Zerbitzua emateko eskabidearekin batera, dagokion tarifaren aplikazioa eskatu beharko du. Eskaera aipatutako zerbitzuetako batean eskatzearekin nahikoa da eta egiten den momentutik aurrera aplikatuko da eskola-kurtso hori amaitu arte. Datorren ikasturtean, zerbitzuko matrikularekin batera, eskaera berriro egin beharko da.

ESKAERA

Prezioak ahalmen ekonomikora egokitzeko, eskaera egin behar da.

Eskabidea aurrez aurre edo online egiteko, honako hauek dira bete eta sinatu beharreko eskabide-orriak (adingabeentzako eskaerak direnean bizikidetza-unitateko kide guztiek sinatu beharko dute eskabidea):

Eskaera sarean egiteko, formulario hau bete behar da, eta tarifa egokitzeko eskaera-orria erantsi, sinatuta:

Simulagailua

Atal honetan aurkitu dezakezu kalkulua egiteko simulagailu bat, honetarako erabili diren irizpideen azalpena eta lege oinarria, eskabide-orria eta azkenik, tasa eta prezio egokituak ezartzen diren zerbitzuen publikoen zerrenda.

 

Ordenantza fiskalak

Ordenantza fiskalak

Progresibitatea laburpena