
Errenteriako Udalak harremana du munduko hainbat herrialderekin, «garapenerako lankidetzarako dirulaguntza» delakoaren bidez txoko ugaritako proiektuei laguntzen baitie. Proiektu horien ardatza Garapen Jasangarrirako Helburuak eta giza eskubideak dira. Helburuen artean dira, esate baterako, genero berdintasuna eta emakume zein haurren ahalduntzea; kalitatezko hezkuntza bermatzea; eta osasuna eta ongizatea bermatzea.
Errenteria Munduan ekimenak proiektu horiexen berri eman nahi die herritarrei, alegia, zertan dautzan garapenerako lankidetzarako dirulaguntza deialdian aurkeztu diren eta diruz lagundu diegun GKEek eta elkarteek aurrera eramaten dituzten proiektuak. Hala, urtero jarduera bat burutzen da, betiere, Udalak finantzatutako proiektuak herritarrei gerturatzeko asmoz.
Dokumentu honetan dituzu 2024an diruz lagundutako GKE eta elkarteen proiektuak.
