Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko helburua duten ekimenak eta sentsibilizaziorako ekintzak martxan jarri dira

Martxoak 8

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza izaten dira eragile eta elkarte feministekin. 1975ean Nazio Batuen Erakundeak martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Egun izendatu zuen.

2025eko programazioa hemen.

 

2023ko ekintzak:

Hemen duzue Maria Naredoren hitzaldia: Zer gertatzen ari da “Soilik bai baietz da” legearekin?

 

 

 

 

 

 

 

Hezkidetza

Jostailu ez sexistak.

Hamaika aukera daude zer jolastu aukeratzeko orduan. Horregatik, garrantzitsua da kontuan hartzea zer joko mota aukeratzen dugun, ez bakarrik eguberrietan oparitzeko, baizik eta, oro har, gure seme-alabei eskaintzeko eta haiekin jolasteko.

Jokoak duen garrantziaz jabetuta, garrantzitsua da jostailuak aukeratzeko irizpideak lantzea. Horretarako, Dekalogoa osatu da, erosten dugun joko-motari buruz hausnartzen laguntzeko.

Azaroak 25 erakusketa: Errenteria tratu onen alde

https://kudeatzailea.staging.errenteria.cloud/app/uploads/sites/16/2025/12/2025_Errenteria_tratu_onen_alde_Kartela-scaled.jpgZenbait ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek egindako lanak.

Erakusketa abenduaren 17tik urtarrilaren 14ra Aldakonea eraikinaren kanpoaldean egongo da.

Aurtengo lanak ikusteko hemen.

2024ko lanak ikusteko hemen.

2023ko lanak ikusteko hemen.

2022ko lanak ikusteko hemen.