Emakumeak eta kirola
Kirola bizi-kalitatea hobetzeko tresna izateaz gain, emakumeen ahalduntzea sustatzeko eta haien artean sareak sortzeko tresna ere bada. Hemen aurkituko dituzu Errenterian emakumeen kirol jarduera sustatzeko programak.
'Segi ezan' programa
Genero indarkeria jasan duten emakumeen bizitza-kalitatea hobetzeko, ahalduntzea sendotzeko eta haien autoestimua, segurtasuna eta konfiantza ariketa fisikoaren bitartez hobetzeko helburua duen berrikuntza sozialeko proiektua da. Gainera, hazkuntza pertsonaleko eta kudeaketa emozionaleko tailerrekin osatzen da, taldeko lana sendotzeko hainbat dinamika ludiko eta kreatiboen bitartez.
Hegalak Zabalik fundazioak eta Errenteriako Udalak elkarlanean martxan jarritako programa da.
Programari buruzko informazioa jaso nahi baduzu Errenteriako Emakumeen Etxean aurkituko duzu.
Auzoetako emakume elkarteen programazioa
Errenteriako auzoetako emakume elkarteek, Emakumeak martxan izeneko jarduera-eskaintza antolatu dute 2025-2026 ikasturterako.
Bertan 8 auzoetako emakume elkarte auzoz auzo antolatzen dituzten ekintzak batzen dira. Guztira, 50 bat jarduera eskaintzen dira, Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren barruan.
2025-2026 ikasturteko programazioa kontsultagai, hemen.
Izena ematea elkarte bakoitzeak kudeatzen du. Hemen haien kontaktuak topatuko dituzu.
Errenteriako neska eta emakumeentzako kirol kluben eskaintza
Hemen eskuratu dezakezu 2025-2026 ikasturtean Errenteriako neska eta emakumeentzako kirol kluben eskaintza.

