Emakumeen Etxea auzoetara
2019an ireki zituen ateak Errenteriako Emakumeen Etxeak, eta urte hauetako ibilbidearen ostean, Errenteriako auzo ezberdinetara gerturatuko da proiektua.
Horretarako, aurkezpenak egingo dira azaroan eta abenduan erretiratuen klubetan, emakumeen elkarteetan eta auzo elkarteetan.
Aurkezpen hauen helburua bikoitza da:
– Proiektua ezagutaraztea, eskaintzen diren zerbitzu eta baliabideekin batera.
– Auzoetan bizi diren emakumeen iritzia eta premiak jasotzea.
Laster zehaztuko dira auzo bakoitzeko aurkezpenen datak.
Emakumeak beren auzoko aurkezpenetara joatera animatzen dira, eta ezin badute joan, galdetegi bat bete dezatela beren iritzia jaso ahal izateko.
Behan bete dezakezu inkesta. 5 minutu besterik ez duzu beharko.

