Errenteriako Eskola Feministak hausnarketarako eta formaziorako topagunea da. Emakumeok geure eskubideen jabe egiteko, gure bizitzetan autonomia eta konfiantza izateko eta beste emakumeekin sareak sortzeko espazioa da.

Ikasturte honetan Eskola Feminista hiru espazio motatan antolatzen da:

1. Laborategiak: Ahalduntze indibidual, kolektibo, sozial eta politikorako beharrezkoak diren testuinguruak aktibatzeko, eraldatzeko eta sortzeko. Iraupen jakin batekin (egun bat, asteburu bat edo aste batzuk) gai ezberdinak lantzeko.

2. Elkarguneak: Emakumeen kolektibo jakinentzat pentsatuak, haien ahalduntzea bultzatzeko. Ikasturte osokoak dira eta izen ematea ikasturte osoan zehar dago irekita.

3. Sareguneak: feminismotik emakumeen ahalduntzea eta parte-hartzea bultzatu nahi duten elkarteentzako gunea da

Beste ikasturte batez, emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gunera hurbil zaitezen gonbidatu nahi zaitugu. Anima zaitez, zure zain gaude!

2025-2026ko Eskola Feministaren udazkeneko liburuxka hemen.

Izena emateko epea:

1. Laborategiak: irailaren 24tik urriaren 1era.

Izena emateko galdetegia hemen

Galdetegia ZU! Zure Udala – Arreta Zerbitzuan, Aldakonean edo Emakumeen Etxean ere bete dezakezu.

2. Elkarguneak: ikasturte osoan zehar irekita dago. 

Izena emateko Emakumeen Etxean.

3.Sareguneak: elkarte bakoitzak zehazten du izena emateko modua.

Sareguneen atalean dago informazioa.

 

Laborategiak

Izena emateko epea: irailaren 24tik urriaren 1era.

Izena emateko galdetegia hemen

1. Antzerki feminista laborategia

Gorputzarekiko konexioa, adierazpena eta ahalduntze feminista landuko ditugu. Zure gorputzarekin eta zure indar espresiboarekin konektatzeko espazio bat eskaini nahi dizugu, zure burua ezagutzeko, ondoezak askatzeko eta ahalduntzea bideratzeko.

Metodologia: jolas eszenikoak, antzerki inprobisazioak, entzumen aktiboa, dantza eta mugimendu adierazkorra izango ditugu, besteak beste.

Irakaslea: Aitziber Eguskitza

9 saio

Egunak: urriak 4, 25, azaroak 15, 29, abenduak 13,urtarrilak 17 ,otsailak 7, 21, martxoak 7.

Ordutegia: 11:00-13:00

Ele bitan

2. Gorputz sexuatua: eskubideen, zaintzen eta plazeren lurraldea.

Laborategi honetan hainbat edukirekin hitz egin eta esperimentatuko dugu: sexu eta genero hezkuntza, herentzia kulturala, sistema emozionala, lotura sexuatua…

Helburua da barne elkarrizketa sustatzea ongizatetik, eta beste eredu eta lotura sexual batzuk eraiki ahal izatea, gorputzaren autokontzientzia, maitasun komunikazioa eta estimulazio sentsoriala lantzeko dinamiken bidez. Samurtasunetik eta plazer sentsitibotik abiatuta, harremanetarako, jolaserako, elkarrizketarako eta itxierarako eredu berriak partekatuko dira.

Irakaslea: Saioa Hernández. Hagitz

Antolatzailea: Lumaltik Herriak

Eguna: Urriak 11

Ordutegia: 10:00-14:00//15:30-19:30

Ele bitan

3. Sormenezko idazketa lantzeko laborategia

Hitza ahalmen handiko tresna da emakumeok bizi izan duguna guk geronek kontatzeko, ez gaitzaten beste batzuek kontatu.

Horregatik, ondo idazteko gai garela eta esateko daukaguna garrantzitsua dela ikusteko egingo dugu lan.

Irakaslea: Nagore Pérez Fernández

Egunak: urriak 9, 23, azaroak 6, 20, abenduak 4, 18.

Ordutegia: 18:00-19:30

Euskaraz (belarriprest)

4. Elkartegintza feministarako bidelaguntza

Laborategi horrek ekintza kolektibo feminista sustatu nahi du, eta posizionamendu feminista batetik beren burua indartzeko eta beren inguruan eragiteko antolatu nahi duten herriko emakumeei zuzenduta dago.

Landuko diren edukien artean: nola sortzen den elkarte bat, nola parte hartu Berdintasun departamentuaren dirulaguntzen deialdian, zer egin nahi dugun gure artean eta herriarekiko, nola antolatu (lidergoak, komunikazioa, lanak, kideak…) ikuspegi feminista batetik.

Irakaslea: Assumpta Ayerdi. Sorginlore Gizarte Elkartea.

Egunak: urriak 8, 15 eta 22.

Ordutegia: 18:00-20:00

5. Orratz-elkarrizketak

Laborategi honetan, ehungintzako narratiba ikerketa sozial komunitarioko metodologia bihurtzen da.

Ehungintzako collagetik abiatuta, non brodatua, argazkia eta ilustrazioa batuko ditugun, landuko dugu modak eta estetikak zer-nolako indarkeriak eragiten dituzten gure gorputzetan.

Eta arroparen ekoizpenari, kontsumoari eta deseraikuntzari buruz hitz egiten dugun bitartean, ehungintzako narratiba praktika bat egingo dugu parte-hartzaile bakoitzak eramango duen jantzi baten gainean, ezarkinen teknika eta brodatua batuz.

Irakaslea: Colectivo Mottainai.ZGZ.

Antolatzailea: Setem Hego Haizea elkartea

Egunak eta ordutegia:

Urriak 24, 16:00-19:00

Urriak 25, 9:00-14:00

Gaztelania

Elkarguneak

Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea

Indarkeria matxistei aurre egiten dieten edo aurre egin dieten emakumeen talde-espazioa. Autolaguntzako talde bat da, askapenaren hainbat gakotatik indarkeriari irtenbidea bilatzen diona: beldurrak, tristurak, erruak eta isolamendua partekatuz.

Helburua da norberaren indarrarekin berriro konektatzea; gertatzen zaiguna ulertzea, alaitasunarekin konektatzea, norberaren gorputza zaintzea, desioekiko lotura eta, taldearen laguntzari esker, indarkeriarik gabeko bizitza bizitzen laguntzea.

Informazio zehatzago bideo honetan

Dinamizatzailea: Clara Wolfram
Asteazkenetan · 17:30-19:30
Ele bitan

* Pasaiako, Oiartzungo eta Lezoko udalekin batera sortutako espazioa da

Emakume zaintzaileentzako topagunea
Ahalduntze-talde hau laguntza emozionalerako gune bat da eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten emakumeei zuzenduta dago.
Alde batetik, zaintzaileen rola emakumeen nortasuna eraikitzearen oinarrian dagoela eta zaintzeak kostu ekonomikoa eta, batez ere, emozionala duela konturatzeko; eta, bestetik, norbera zaintzeko, arnasa hartzeko eta norberaren bizitzako lehentasun gisa jartzeko beharraz jabetzeko.
Taldean hainbat estrategia eskuratuko dira: entzutea, elkarri laguntzea, hobeto sentitzeko tresnak eta baliabideak trukatzea, eta behar praktikoak eta emozionalak konpontzeko informazioa.

Dinamizatzailea: Txelo Berra
Astearteetan · 16:00-18:00
Emakumeen Etxean

Gaztelaniaz

Taldeko ahalduntzerako elkargunea

Taldeko ahalduntzerako elkargune honen helburua da emakumeok ezagutzea zer tresna dauzkagun parera datozkigun genero-ondoezei eutsi eta aurre egiteko.

Kontzientzia feminista, ahalduntzea eta agentziarako gaitasuna sustatuko dira, era askotako dinamiken bidez eta modu kolektiboan. Eta norbere indarretan oinarritutako estrategiak emango dira, erabakiak hartzea errazteko eta gure bizitzen protagonismoa berreskuratzeko.

Gunean parte hartu aurretik, psikologoarekin bakarkako elkarrizketa egingo da.

Dinamizatzen du: Maider Andonegi

Ostegunero 14:00-15:30

Elebitan

Sareguneak

Elkarte bakoitzak zehazten du izena emateko modua.

– Tautandra batukada feminista elkartea: Batukada feminista ikastaroa

Ikuspegi feminista batetik batukada jotzen ikasi nahi duten emakumeei zuzendutako ikastaroa.

Datak: Urriaren 17tik ekainaren 19ra arte, hamabostero, ostiraletan

Ordutegia: 18:00-20:00

Izena emateko: tautandrabfinskripzioak@gmail.com

Eman beharreko datuak: izen-abizenak eta telefonoa

Izena emateko epea: irailaren 29tik urriaren 10era, inskripzio-ordenaren arabera. Onartutakoei e-mailez egingo zaie jakinarazpena. Urriaren 15ean e-maila jaso ez dutenak itxaron zerrendan geratuko dira.

Hizkuntza: Bilingüe

Plazak; 25

Irakasleak: Ainara Sarasketa eta Arantza Albisu

– Mara Mara elkartea: Tratu oneko harremanak. Norbera maitatzea eta zaintzea, bizi-proiektu gisa.

Tailer hau ongizaterako, autonomiarako eta samurtasunerako bide bat hasteko edo jarraitzeko gonbidapena da. Nork bere buruari begiratzeko, entzuteko eta bere burua birpentsatzeko espazio bat proposatzen dugu. Geure buruari galdetu nahi diogu nola lotzen garen geure buruarekin eta gainerako pertsonekin, eta zer leku duten norbera maitatzeak, elkar zaintzeak eta tratu onak gure bizitzeko eta harremanak eraikitzeko moduan.

Gure abiapuntua da elkar maitatzea eta zaintzea ez dela luxu bat, ezta ekintza indibidualista bat ere; aitzitik, konpromiso sakon bat dela gure duintasunarekin, gure osasun emozionalarekin, pertsona bakoitzak baitu historia bat, ahots bat eta bizitza proiektu baliotsu bat.

Datak: Asteartetan, hamabostero. Urriaren 7an hasita.

Ordutegia: 18:00-20:00

Izen ematea: maramaraelkartea@gmail.com

Plaza kopurua bete arte (15)

Hizkuntza: gaztelania

Irakaslea: Kontxi López Soria

– Zauriak miazkatu elkartea: Azalak dio: gorputza, generoa eta sorkuntza komunitarioa

Sorkuntza lantegi hau espazio seguru bat da gorputzaren eta identitatearen inguruan sakontzeko eta bertatik elkarrekin sortzeko,

adierazpen artistikoaren bidez.

Helburua da emakumeak eta kuir disidentziak ahalduntzea, eta aniztasuna ikusgarri bihurtzea sorkuntza eta komunitatearen bidez.

Datak: azaroak 8, 15, 29

Ordutegia: 11:00-13:00

Izen-ematea: agedablascoegia@gmail.com

Hizkuntza: Euskaraz. Ez geratu etorri gabe hizkuntza dela-eta: aurkituko ditugu komunikatzeko bideak.

Plazak20 plaza

Irakasleak: Ageda Blasco eta Maite Duten Neskak

 

‍- Emanbira kultur elkartea: Emagune. Jatorri anitzetako emakumeen topaketa

Jatorri anitzetako emakumeentzako talde-espazioa, ahalduntze pertsonal eta komunitarioa ahalbidetzeko, kultur aniztasunaren eta berdintasunaren ildotik.

Hori guztia egingo dugu gorputzaren kontzientziaren bidez (dantza komunitarioa), topaguneak sortuz (kultura, gastronomia,..) eta gure herriko baliabide eta espazio publikoak ezagutuz.

Datak : Urritik abendura, 6 saio.

Ordutegiak

3 dantza saioak, 11:00-12:00

– Urriak 18 

– Azaroak 22 

– Abenduak 13 

3 topaketen datak emakumeekin zehaztuko dira.

Izen-ematea: emanbira@gmail.com . Tlf: 616058791

Aurkezpen saioa: urriaren 4a, larunbata, 11:00etan, Emakumeen Etxean. Txirrita Parkea z.g.

Hizkuntza: Euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.

Plazak: 15 

Irakaslea: Olatz Amalur De los Santos Uria

Proposamenak

Eskola Feministaren eskaintza urtean bi aldiz argitaratzen da: irailean (udazkeneko eskaintza) eta otsailean (udaberriko eskaintza).

Urtean zehar proposamen ezberdinak jasotzen dira eta antzemandako beharren arabera eta antolaketa-gaitasunaren arabera programazioa osatzen da, Berdintasun Kontseiluarekin batera.

Ikastaroak, tailerrak eta taldeak martxan jartzeko hainbait irizpide jarraitzen dira; izan ere, Eskola Feministaren helburua ez da emakumeen bizi-kalitatea hobetzea soilik, ahalduntzerako ikuspegia izan behar dute. Pepa Bojóren arabera “Emakumeen ahalduntzea eraldaketa pertsonal eta sozialeko estrategia bat da, emakumeen eta gizonen arteko oreka eta berdintasuna erdiesteko desberdintasunaren kausak ikusgai eginez eta leheneratuz”

Eta ahalduntzerako ikuspegia izateko ondorengo osagaiak bildu behar dira:”

  • Errealitatearen ikuspegi feminista bat garatzea: betaurreko moreak janztea.
  • Baliabideak eta trebetasunak ikasteko eta autoritatea, duintasun pertsonala eta baliabide material, intelektual eta ideologikoen gaineko kontrola berreskuratzeko gaitasunak eskuratzea.
  • Maila pertsonalean eta kolektiboan eraldatzea: emakumeen parte-hartze soziala handitzea eta autonomia handiagotzea.

Zure proposamena eta kurrikuluma bidali nahi badiguzu, email hauetara bidali: eskolafeminista@staging.errenteria.cloud edo emakumeenetxea@staging.errenteria.cloud