ZER DA?

LGTBI+ pertsonen eta haien hurbileko pertsonen ahalduntzea sustatzeko, sexu eta genero aniztasunari buruzko informazioa, orientazioa, aholkularitza eta akonpainamendua eskaintzen dituen espazioa da, 14 urtetik gorako norbanakoei zuzendua.

 

NOLA BERTARATU ZAITEZKE?

Banakako hitzordua eskatu edo LGTBI+ elkargunean izena emateko:

  • lgtbiespazioa@staging.errenteria.cloud
  • 943449576

 

 

 

 

Banakako arreta

Sexu eta genero aniztasunarekin lotutako gaietan laguntza behar duten edo zalantzak dituzten pertsonei zuzendutako banakako saioak. Eskuragarri dauden baliabide eta zerbitzuen inguruko informazioa, aholkularitza, akonpainamendua eta laguntza emozionala eskainiko dira.

Hurrengo egoeraren batekin identifikatua sentitzen bazara, saio hauetan lagunduko dizugu:

• Zure genero-identitatea, genero-adierazpena eta/edo sexu-orientazioa ulertu eta onartzeko laguntza behar duzu?

• Zer egin dezaket eraso LGTBIfobo bat jasan badut?

• Informazioa eta orientazioa behar duzu trantsizio prozesuaren inguruan?

• Aholkularitza eta laguntza behar duzu zure LGTBI+ haur eta nerabeen prozesua ulertu, onartu eta akonpainatzeko?

• Zure genero-identitatea ezagutzen edo genero-adierazpenarekin esperimentatzen ari zara eta laguntza behar duzu?

Bi asteartean behin, 18:00tan, hitzorduarekin.

Beharrezkoa izango da aurretiaz hitzordua eskatzea:

  • lgtbiespazioa@staging.errenteria.cloud
  • 943449576

"Desira agerian: presentzia deserosoak, bizitza gozagarriak” tailerra.

Bost saioko talde esperientzia, azaroaren 7an hasi eta abenduaren 5a bitarte, ostegunero, Joxepa Antoni Aranberri Anitzenean espazioan, arratsaldeko 18:30tatik 20:30tara.

Parte hartzaileek ahalduntze prozesuan zehar beren indarrarekin eta gaitasunekin konektatzea izango da helburua. Barne espazioa eta espazio kolektiboa sortu nahi da, bai zaurgarritasunerako eta baita borrokarako ere, egungo, iraganeko eta etorkizuneko komunitate baten parte izatearen sentsazioa sortuz.

Tailerrean parte hartzeko izen ematea zabalik da, eta azaroaren 4ra bitarte irakita egongo da, lgtbiespazioa@staging.errenteria.cloud helbidera idatziz.