Zer da?

Berdintasunerako politikak emakumeak subjektu politikoa zabaltzeko prozesuan daude, emakumeen subjektu politikoari uko egin gabe, sexu-genero sisteman oinarriturik dauden arrazoiengatik diskriminazioa jasaten duten pertsonak sartzeko. Egiturazko beste diskriminazio-iturri batzuk ere (klase soziala, adina, jatorri kulturala…), sexu-genero sistemarekin elkarreraginean jarduten dute, LGTBI+ pertsonen zaurgarritasuna eta diskriminazioa indartzen.
Hortaz, diskriminazioaren eta desberdintasunaren jatorria komuna da: sistema patriarkala, hierarkia argia eta muga oso zurrunak markatzen dituena gizon izateak eta emakume izateak esan nahi dutenaren eta heterosexualitatearen artean, normaltasun gisa.
LGTBI politiken esparruko ekintzak zeharkakoak dira, eta pertsonen bizitzako esparru guztiak hartzen dituzte kontuan, eta, beraz, baita politika publiko guztiak ere.
