Gizarte Zerbitzuak
Udal Gizarte Zerbitzuak saila Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema Publikorako sarbide nagusia da. Helburu nagusia da herritar guztien gizarteratzea, autonomia eta gizarte ongizatea bultzatzea. Horretarako, prebentzio, babes eta laguntza funtzioa betetzen du hainbat prestazio emanda eta pertsona eta harreman izaera duten zerbitzuak eskaintzen ditu.
Sailak herritarrei laguntzen die Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema Publikora sartu ahal izan daitezen, eta gizarte-langile ekipo zabala du. Langile horiek dira herritarrentzako erreferentziazko profesionalak arlo honetako arazoren bati heltzeko garaian, eta pertsonei eta haien familiei akonpainamendua egiten diete prozesu horretan, dauden prestazioak haien eskura jarrita hasierako egoera hobetzeko eta gizarteratzeko, autonomia eskuratzeko eta haur eta gazteen babeserako egoerak bermatzeko.
Hori horrela, Errenteriako Gizarte Zerbitzuak herriko pertsona eta kolektibo guztiei bideratzen zaizkie eta bi arlo nagusitan lan egiten dute:
-
Alde batetik, prebentzio programak garatzen dituzte sustatzeko: 60 urtetik gorako pertsonen autonomia, gizarte bazterkeria egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea, genero indarkeriari aurre hartzea eta biktimei laguntzea, eta adingabeen babesa haien familia eta gizarte guneetan.
-
Beste alde batetik, Informazio, Balorazio, Diagnostiko eta Orientazio zerbitzua eskaintzen du (esteka sartu). Gizarte-langileen lantalde teknikoak egoerak baloratu, esku-hartzeak proposatu eta Gizarte Zerbitzuen zerbitzuak eta prestazioak aktibatzen ditu, egoeraren ezaugarriak eta egindako balorazioa kontuan hartuta.
Aktibatu daitezkeen zerbitzu eta prestazioak hauek dira:
| 1. MULTZOA: Autonomia sustatzeko |
|
| 2. MULTZOA: Gizarteratzea sustatzeko |
|
| 3. MULTZOA: Genero-indarkeria prebenitzea sustatzeko |
|
| 4. MULTZOA: Haurren babesa sustatzeko |
|
| 5. TALDEA: Oinarrizko gastuak ordaintzea sustatzeko |
|
Gizarte Zerbitzuak
Santa Klara kalea 18, behea
