Atlantikaldia

Kike Amonarrizek esan zuen bezala, “harreman linguistikoak ez dira hizkuntzen artean gertatzen, hizkuntza-komunitateen eta estatu eta nazioen artean baizik”. Pertsonen arteko harremanez ari gara alegia. Aniztasun linguistiko-kulturalaren galera eta hizkuntzen arteko bizikidetza mundu mailako kezka bilakatzen ari diren honetan aniztasun horren aldarria egin nahi dugu eta horren erakusgarri Kavafis-en Ithaca poema irakurriko dugu Errenterian hitz egiten diren hainbat hizkuntzatan. Izan ere, gu ere bidai bat egiten ari gara, Ulises bezalaxe, eta helburua lortzetik urrun bagaude ere, hizkuntza biziberritze prozesu aurreratuenetakoa da gurea, eta egiten ari garen bide hau da munduari egin diezaiokegun ekarpenik handienetako bat.
Atantikaldia 2024 Poesian Blai
Atlantikaldia irakurketa (bideoa)
