Aurkezpena
Bizikidetza linguistikoa bizikidetza demokratikoaren elementu garrantzitsu bat da. Bizikidetza linguistikoak pertsonen arteko harremanak, eskubide pertsonal eta kolektiboak, politika konkretuak eta harreman eta egitura politiko-instituzionalak hartzen ditu bere barne.
Zentzu horretan, Errenteriako Udalaren eginkizuna benetako elebitasuna lortu eta herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzea da. Horretarako, hizkuntza politiken koordinazioa hobetzea eta, erakundeen jarduera bultzatze aldera, gizarte eragileen inplikazioa lortzea izango da erabili beharreko filosofia, eta ahalegin hori bat dator herriari dagozkion eztabaida eta erabakietan herritarren parte hartzea bultzatzeko apustuarekin.
Egiteko hori aurrera eramatea da Udal Hizkuntza Politika departamentuaren egitekoa.
Harremanetarako: euskara@staging.errenteria.cloud – 943449613
