Errenterian ari gara. Euskararen Eguna 2025

Beste urte batez, Errenteriako Udalak herriko hainbat eragilerekin batera Euskararen Egunaren Hamabostaldia antolatu du. Aurten, azaroaren 17tik abenduaren 8ra bitarte ospatuko dira Euskararen Egunaren inguruko ekitaldiak eta adin guztietako ekimenak egongo dira: tailerrak, ikuskizunak, hitzaldiak, eta abar.

2025eko egitarauaren antolaketan ibili diren eragileak hauek izan dira: AEK, Badalab, Beti Prest Dantza Taldea, Herri Arte Eskola, Kultur Aniztasun saila, Kirol saila, Lau Haizetara, Lurgorri Kultur Elkartea, Oarsoaldea Euskara Batzordea, Orereta Ikastola, Pump sistema, Talaios koop, Udal Euskaltegia, Xenpelar Bertso Eskola eta Zituene Kooperatiba.

Ekitaldi bakoitzaren xehetasunak ondorengo agendan ikus daitezke:

Euskararen eguna 2025

Ikusi ekitaldi guztiak