Hizkuntzen Topagunea proiektuaren helburua da herrian bizi diren mundu osoko hamaika hizkuntza-komunitatetako hizkuntzak eta kulturak ezagutzea partekatzea, eta transmisioan, guztiok, bide lagun izatea. Gainera, bertakoa dugun euskara lagun izanik. Bestela esanda, hizkuntzek eta hiztunek elkar ezagutzeko eta gozatzeko egitasmoa da Hizkuntzen Topagunea; Errenteriako komunitatea osatzeko tresna, da eta printzipio hauek ditu: doakotasuna, interakzioa eta hizkuntzen balio positiboa.
Proiektu bizia eta dinamikoa da eta, hori dela-eta, ateak zabalik ditu edozeinek martxan dagoen hizkuntza eta kultura saioren batean izena emateko edota proposamenen bat egiteko.

Errenteriako hizkuntza aniztasunaren maparen txostena, hemen.

Hizkuntzen politika saila. Merkatuzar eraikina. 943 449613. euskara@staging.errenteria.cloud

Arabiar saioak

Arabiar kultura eta hizkuntza saioak helduei zuzendurikoak.

Urria-ekaina bitarte.

Oinarrizko maila.

Arabiar eta kultura saioak haurrei zuzendurikoak.

Urria-ekaina bitarte.

Maila desberdinak daude.

Informazio gehiago:

Eguzki elkartea. Urdaburu kalea 1, 1. pisua esk.

664318365 / 627658393

eguzkielkartea2019@gmail.com

ahmedvips76@gmail.com

 

Giza liburutegia

Giza liburutegia, elkarrizketa eta ezagutza suspertu nahi duen mugimendua da. Ezagutza eta esperientzia partekatuen bidez, Giza liburutegiko protagonistek bizi istorio eta interes propioak partekatzen dituzte parte hartzaileekin. Ezagutza eta esperientzia partekatuen bidez, solasaldia eta harremanak sustatu nahi dira honela. Parte hartzeko modu desberdinak daude. Liburuak bere istorioa, bizipenak edota zaletasunak kontatzen dizkio entzuleari eta honek liburuak kontatzen diona entzuteaz gain, galderak edota bere iritzia eman ditzake.

Antolatu dugun Giza liburutegi honek helburu konkretua du. Herrian bizi diren hizkuntza-komunitateetako kide desberdinak gonbidatu ditugu beraien istorioa kontatzera eta testuingurua ezin hobeagoa litzateke horretarako: Euskararen egunaren Hamabostaldian eta Giza Eskubideen XI. Jardunaldietan kokatzen baita dinamika berri hau. Errenterian ari gara lelopean, Euskararen egunaren inguruko Hamabostaldia antolatzen du Udalak urtero herriko eragileekin batera. Eta bestalde ere, abenduaren 10ean Nazio Batuen Batzarrak Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala aldarrikatu zuen eta egun honen harira, astebeteko programa zabala sortzen du Udalak kolektibo eta herriko nahiz inguruetako eragile desberdinekin Giza Eskubideen inguruan hausnartzeko.

Udalak abiatutako Hizkuntzen Topaguneak, elkarbizitzarako eta sentsibilizaziorako kanpainak, herrian bizi diren mundu osoko hamaika hizkuntza-komunitatetako hizkuntzak eta kulturak ezagutzea partekatzea, eta transmisioan, guztiok, bide lagun izatea du helburu. Gainera, bertakoa dugun euskara lagun izanik. Horregatik, jatorri desberdinetako liburuak ditugu bertan, beraien jatorrizko hizkuntzaren inguruan hitz egiteko eta beraien historia eta bizipenak partekatzeko eta baita, euskararekin zer nolako harremana duten azaltzeko ere.

Liburuxka honetan, Giza liburutegian parte hartu duten liburuen testigantzen laburpena biltzen da. Hizkuntzek eta hiztunek elkar ezagutzeko eta gozatzeko aukera paregabea da honakoa!