Ingurumena Azpisaila ingurumena sustatzeaz eta babesteaz arduratzen da, Hirigintzakoarekin batera koordinazioan, bai hiri eremuan, bai eta landagunean ere. Hortaz, honako gai hauen inguruko jarduerak garatzen ditu:

Hirigunea:

  • Energiairaunkortasuna, energia berriztagarriak, hondakinak, klima aldaketa eta egokitzapena, ingurumeneraginaren azterketa, Iraunkortasunerako ekimenak (Tokiko Agenda 21).

  • Lurzoruaren, uraren, eta eguratsaren kutsaduren eta soinu kutsaduren, ebaluazioa, aurreikuspena eta murrizketa.

  • Oinezkoen eta txirrinda-bideen, hau da, bidegorrien udal sarea.

  • Parte-hartze publikoaren kudeaketa: Ingurumenaren Aholku Kontseiluarekin (IAK) Udalez gaindiko erakundeetan parte-hartzea.

Natur Ingurunea eta Landa Garapena:

  • Bioaniztasunaren babesa, babestutako naturgune, habitat eta espezieen kudeaketaren bidez: Natura 2000 Sarea (Aiako Harriko Parke Naturala-Añarbe) eta Lau Haizeta Parkea.

  • Hirigintza diziplinaren kontrola lurzoru urbanizaezinean, landa-garapenaren sustapena, landaguneko udal ondarearen kudeaketa, Basozaintza-Zerbitzuaren antolaketa, aisialdirako eremuen erabilera publikoaren kudeaketa eta kontrola.

ERRENTERIAKO BARATZE PARKEA (2025 – 2030 Deialdia)

*(2025/02/20) Zozketaren behin-behineko esleipendun zerrenda eta itxarron-zerrendaren Ebazpena.

Erreklamazio-epea:2025eko otsailaren 21etik 27ra (Biak barne).

*(2025/02/04) Onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrenda (Behin-betiko zerrenda onartzeko Ebazpena)

* (2025/01/17) Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (Behin-behineko zerrenda onartzeko Ebazpena)

Zuzentzeko epea: 2025ko urtarrilaren 20tik urtarrilaren 31ra (Biak barne)

“ERRENTERIAKO BARATZE PARKEA” eremuko aisialdiko udal baratze ekologikoak erabiltzeko lizentziak emateko baldintza-agiriak

Baratze ekologikoak adjudikatu eta kudeatzeko Araudia, 2013ko ekainaren 6an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua.

Errenteriako Udaletxea

Herriko plaza, z/g