Kirol eta jarduera ugari egin daitezke Errenterian aire zabalean, inongo kuotarik ordaindu gabe eta ordutegirik jarraitu gabe; nahi duzunean, nahi duzun bezala aritzeko.

Oiartzun ibaiaren ingurunea, zure osasuna hobetzeko eremua

Hiriaren erdigunean kokatzeaz gain, gune irisgarria da, laua eta ondo komunikatua, zerbitzuz hornitua eta, beraz, erabiltzeko erakargarria. Gainera, ez dago isolatuta, jarraipena baitu bi muturretan: goiko aldean, Oiartzun ibaian gora, Arditurriko bidegorriarekin lotuta dago; eta beheko aldean, Pasaiako badiarantz, Donostia eta Pasai Donibanera doazen bidegorri eta oinezkoentzako bideak daude (badaudenak eta aurreikusten direnak).

1- Ondartxoko kirol eremua: bertan pista kirol anitza, kalistenia parkea eta parke bioosasungarria daude.
2- Iztietako pasealekua: ibilaldi atsegina egiteko eremua, non parke bioosasungarria dagoen.
3- Olibeteko pista kirol anitza eta xakea Gernika parkean.
4- Koldo Mitxelenako patio estalia hainbat kirol praktikatzeko egokia.
5- Gabierrotako saskibaloi pista eta xakea.
6- Gabierrotako pasealekua.
7- Fanderiako futbol 7 zelaia.
8- Fanderiako tenis pistak, saskibaloi eremua eta frontoia.
9- Fanderiako pista kirol anitza, parke bioosasungarria, slackline eta mahai tenisa.
10- Nafarroa etorbideko kirol anitzeko pista eta parke bioosasungarria Gabierrota amaieran.
11- Lartzabal parkea. Pista kirol anitza.

Herriko doako beste instalazio batzuk

Beraungo atletismo pistak: pista hauek arratsaldeetan atletismo klubak erabiltzen ditu, baina goizez irekiak daude nahi duenak kirola praktikatzeko. Ordutegia: 09:00-16:00

PONTIKA inguruan

1- Pontikako kirolgunea: frontoia eta pista kirol anitza daude bertan.
2- Galtzarabordako saskibaloi pista.
3- Pista kirol anitza.

AGUSTINAK

1- Markolako frontoia: Chillida parkean kokatutako frontoi irekia.
2- Agustinetako pista kirol anitza.
3- Markolako patio estalia hainbat kirol praktikatzeko egokia.

BESTE BATZUK

– Gamoneko patio estalia
– Kaputxinoetako pista kirol anitza
– Beraungo pilotaleku estalia
– Agustinetako frontoia
– Kaputxinoetako parke bioosasungarria