Jarduera bat egiteko edo proiektu bat gauzatzeko dirulaguntza eska dezakezu, honako deialdi hauetan parte hartuz:

Klub Federatua edo banakako kirolaria bazara

5.1. Kirol Entitateak. Ohiko Jarduerak: Lerro honen xedea da diru-laguntzak ematea, hain zuzen ere Kirol Federatuari lotutako entitate eskatzaileen ohiko jarduera programak kofinantzatzeko eta sustatzeko (hau da, espresuki bazterturik geratzen dira benjamin edo alebin kategorietako jarduerak sartzen dituzten programak, hala nola kirolari amateurrak edo fitxarik gabekoak).

5.2. Kirol Entitateak. Ezohiko Jarduerak: Lerro honen xedea da diru-laguntzak ematea, hain zuzen ere ezohiko kirol jarduerak kofinantzatzeko eta sustatzeko, adibidez, zerrenda itxia izan gabe, Errenteriako kirol jardueraren dinamizazioa dakarten kirol probak eta lehiaketak antolatu eta egitea (federatua, eskolakoa edo amateurra), ohiko lehiaketa ofizialak kanpo utzita, kluben urteurrenak, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo egiten diren ezohiko lehiaketa ofizialetarako kluben bidaiak eta kirolari indibidualei emandako diru-laguntzak.

Hezkuntza Erakundea bazara:

5.3. Errenteriako Ikastetxeak. Eskola Kiroleko Kudeaketa eta Arreta (aurre-benjamin, benjamin eta alebin): Lerro honen xedea da diru-laguntzak ematea, hain zuzen ere, Errenterian kokaturiko ikastetxeek eta ikasleen guraso-elkarteek (IGE) eskola kirolerako kudeaketa eta arretarako beharrezko dituzten egitura espezifikoak finantzatzea.

Zure semealabak Eskola Kirolean parte hartzen badu:

5.4 Kirol eskola. Familientzat: Diru-laguntzak ematea, hain zuzen ere, Errenterian kokaturiko ikastetxeek eta ikasleen guraso-elkarteek (IGE) antolatutako eta ikastetxeetan burutzen diren eskola kiroleko programetan diharduten erabiltzaileei.

Kirol saileko dirulaguntzak zeintzuk diren ikusteko eta horiek tramitatzeko, bisitatu esteka hau.