Atal honen bidez Kirolak departamentuarekin harremanetan jar zaitezke zure kontsultak, kexak, iradokizunak edo abisuak helarazteko.

Posta elektroniko bidezko komunikazioak informatzeko baino ez dira, eta ez dakarte administrazio-espediente bat irekitzea; alegia, posta elektronikoa ez da erreklamazioak aurkezteko edo izapideak egiteko bidea.

Erreklamazio administratibo bat aurkeztu edo beste gestioren bat egin nahi baduzu (dirulaguntza bat eskatu, kirol proba bat antolatu…), dagokion izapidea egin behar duzu, www.staging.errenteria.cloud webgunearen bidez, edo ZU! Zure Udala arreta bulegoetan.

  • Telefono zenbakia: 943 449 691
  • Helbide elektronikoa: kirolak@staging.errenteria.cloud
  • Non gaude: Merkatuzar, Goiko kalea 1

Errenteriak dituen kirol baliabideak ezagutu nahi badituzu edo jarduera fisikoa egiten hasteko edo jarraitzeko aholkularitza pertsonalizatua behar baduzu, Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzura jo dezakezu.

Zerbitzu hau normalean jarduera fisikorik egiten ez duten pertsonei zuzenduta dago lehentasunez, baina herritar guztiei irekita dago: lesioak edo patologiak dituzten pertsonak, jarduerarik gabeko aldi baten ondoren jarduerari berriro ekin nahi diotenak, ohiko kirol-jarduerek erakartzen ez dituzten haurrak eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonak. Helburua da orientatzea, laguntzea eta erraztea egoera pertsonal bakoitzera egokitutako praktika fisikorako sarbidea.

Kontaktua:
• Telefonoa: 670 107 455 (Leire Juanbeltz)
• Posta elektronikoa: koz@staging.errenteria.cloud
• Kokapena: Galtzarabordako Kiroldegian dagoen bulegoa, goiko sarreratik sartuz, eskuinaldean

Harremanetarako formularioa

Kirolarekin zerikusia duten gaietarako buzoia da hau; beste edozein gaietarako erabili mesedez buzoi orokorra.

HARREMANETARAKO DATUAK:
Atal honek Kirol Departamentuarekin harremanetan jartzeko aukera ematen dizu, zure kontsultak, kexak, iradokizunak edo abisuak aurkezteko. Posta elektroniko bidez egiten diren komunikazioek izaera informatibo hutsa dute, eta ez dute esan nahi administrazio-espediente bat ireki behar denik. Ez da, beraz, erreklamazioak aurkezteko eta tramiteak egiteko bidea. Erreklamazio administratibo bat aurkeztu edo bestelako kudeaketa bat egin nahi baduzu (dirulaguntza bat eskatu, kirol-proba bat antolatu,...) dagokion izapidea erabili behar duzu, webgunean www.errenteria.eus edo Zure Udala bulegoetan eskuragarri.

Departamentuaren sare sozialak