Jarduera fisikoak sustatzeko planak
Errenterian zehar paseatzen
Lau hiri ibilbide aurkezten dizkizugu, ibiltzeko errazak, egingarriak eta osasungarriak pertsona guztientzat. Zapatilak janztea besterik ez da behar.
Ohitura baldin baduzu oinez ibiltzea, gogoan hartu:
- Bihotza sendoagoa izango duzu.
- Arteria tentsioa jaitsiko duzu.
- Kolesterol eta azukre mailak gutxituko dituzu
Animatu zaitez! Aktiboago eta energia handiagorekin sentituko zara.
Prestatu ditugun paseoak honakoak dira, orokorrean pertsona guztientzat zuzenduta daudenak:
Plan Integrala
Kirolaren Plan Integralaren helburua egungo errealitatearen diagnostikoa egitea da, kirolak gure gizartean duen funtzioaren ikuspegi berria eraikitzeko eta horren bidez etorkizuneko plangintza antolatzeko.
- Kontsultatu hemen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Integrala
Errenteriako orientazio ibilbideak
| Fanderiako ibilbidea | Alaberga, Galtzaraborda eta Gaztainoko ibilbideak | ||||
![]() |
![]() |
||||
|
|
LISTORRETAKO IBILBIDEAK:
1,4 kilometroko ibilbidearen PLANOA
1,4 kilometroko Listorretako orientazio ibilbideko plakak
2,4 kilometroko ibilbidearen PLANOA
2,4 kilometroko Listorretako orientazio ibilbideko plakak
3,2 kilometroko ibilbidearen PLANOA
3,2 kilometroko Listorretako orientazio ibilbideko plakak
KIROL-INSTALAZIOEN DOAKO ERABILPENA
FANDERIAko FRONTOIA
Nahi duten pertsonek erabili dezaketela Fanderiako Udal Pilotalekua “Agustina Otaola, Raketista Profesionala” dohainik, lan-egun guztietan, astelehenetik ostiralera 8:30etik 15:30era, eta igandetan 9:30etik 13:30era.
Udaldian, uztailan, astegunetan, astelehenetik ostiralera 9: 30etik 16:00etara erabili ahal izango da, eta igandeetan 9: 30etik 21:30era eta abuztuan egunero erabili ahal izango da, 09:30etik 21:30era, astelehenetik igandera.
Pista erabiltzeko denbora frakzioa ordubetekoa izango da. Pilotan jokatzeko erabili ahal izango da (beste kiroletarako ez: futbola, patinajea…) eta ez da aldagelarik erabiltzerik izango.
Ezin izango da espazioaren erreserbarik egin, ez aurrez aurre, ez telefonoz.
Espazioa doan lagako da, baldin eta ez bada frontoiko argia erabiltzen. Argiztatzeko sistema aktibatu nahi baldin bada 5 euro ordaindu behar dira giltza jasotzeko unean.
Instalazioaren giltza okupazioaren egunean bertan jasoko da, gehienez ere hura hasi baino ordu erdi lehenago, Fanderiako igerilekuetako harreran, NANa erakutsiz.
Giltza jasotzen duen pertsona izango da, ondorio guztietarako, erabiltzen ari den bitartean instalazioan gerta daitezkeen haustura edo kalteen erantzulea, baita garbitasunik ezaz, animaliak sartzeaz, giltza gaizki erabiltzeaz, hirugarrenei sartzen uzteaz eta abar.
Jarduera amaitu ondoren, giltza jasotzen duen pertsonak ziurtatu behar du instalazioa behar bezala ixten duela eta barruan ez dela beste erabiltzailerik geratzen.
BERAUNGO ESTADIOA
Beraungo Estadioa irekita dago nahi duten pertsonek astelehenetik ostiralera 9:00etatik 16:30era doan erabili ahal izan dezaten, jarduera fisikoa egin ahal izateko: oinez ibili, korrika egin,…
Futbol zelaia eta atletismo pistak erabili ahal izango dira, baina ezingo da aldageletara sartu eta ezingo da argi sistema erabili.
Sarbidea kantina aldetik egingo da, eta derrigorrezkoa izango da instalazioa erabiltzeko arauak betetzea.




