Errenteriak kirol eragile asko ditu, eta kirol diziplina ugari praktikatzeko aukera ematen diete herritar segmentu guztiei. Oso txikitatik hasita eta adin mugarik gabe, herritarrek kirol klub eta elkarte ugari dituzte, eta horien artean aukeratu ahal izango dute bizitza osoan zehar euren gustu eta beharretara ondoen egokitzen dena. Hona hemen eragileen zerrenda, jorratzen duten kirol modalitatea, eta haien kontaktua.

Areto futbola

Gamon Kirol Elkartea

Gamon elkartea 2009an sortu zen eta udalerriko areto-futbola sustatzen du. Bertako kirolariek kluben mailako lehiaketa federatuetan gizonezkoen atalean parte hartzen dute.

  • Kontaktua: Angel Gardón
  • E-maila: gamonkirolelkartea@gmail.com
  • Telefonoa: 667 90 30 47

Ostiko

Ostikok udalerriko areto-futbola sustatzen du. Kluben mailako lehiaketa federatuetan gizonezkoen atalean parte hartzen du.

Arrauna

Hibaika Arraun Elkartea

Hibaika elkartea 1987an sortu zen eta arraunketa sustatzen du udalerrian. Hainbat kategoriatan aritzen diren emakumezko eta gizonezko kirolariak ditu eta eskola eta federatu mailan lehiatzen aritzen dira. Ateak zabalik dituzte kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztiek.

Arrauneko Hiztegi laburra Euskaraz

  • Kontaktua: Aitor Kortadi
  • E-maila: hibaikarraun@yahoo.es
  • Telefonoa: 656 75 66 21

Atletismoa

CR - Club Atlético Rentería

Club Atlético Renteria 1957an sortu zen eta herrian atletismoa sustatzen du. Hastapen-eskola bat izanik, emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak ere baditu kategoria guztietan, beteranoenak barne. Herrian kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztientzat daude zabalik ateak.

  • Kontaktua: Ainhoa Romero Esnaola
  • E-maila: atleticorenteria@gmail.com
  • Telefonoa:

Billarra

C.D. Billar J&J

2010ean sortua, herrian billarra sustatzen duen elkartea da. Eskola adinetik hasi eta helduetaraino, ateak zabalik ditu kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztientzat.

  • Kontaktua: Pedro Jesús Oreja
  • E-maila: pedro-oreja@hotmail.com
  • Telefonoa: 605 77 23 09

C.D. Salones Madison

2009an sortua, herrian billarra sustatzen duen elkartea da. Eskola adinetik hasi eta helduetaraino, ateak zabalik ditu kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztientzat.

  • Kontaktua: Juan Jose Oreja
  • E-maila: j.j.oreja@hotmail.com
  • Telefonoa: 688 87 53 07

Boleibola

Oarso Boleibol

Oarso Boleibol elkartea 2023an sortu zen eta boleibola sustatzen du udalerrian. Hainbat emakume-talde lehiatzen dira urtean zehar lehiaketa federatuetan eta lagunarteko txapelketetan. Ateak zabalik dituzte kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztiek.

Boleiboleko Gida Laburra euskaraz

  • Kontaktua: Juan Luis
  • E-maila: oarsoboleibolelkartea@gmail.com
  • Telefonoa: 644 91 29 14

Boxeoa

Boxing Club Pako Bueno

Boxing Pako Bueno elkartea 1990ean sortu zen eta herrian boxeoa sustatzen du. Emakumezko eta gizonezkoak aritzen dira bertan eta kirol hau ezagutu edo praktikatu nahi duten guztientzat elkartea irekita dago.

  • Kontaktua: Alfonso González (Zamorita)
  • Telefonoa: 627 58 86 98

Latigo Boxing Club

Látigo boxing elkartea 2011n sortu zen eta herrian boxeoa sustatzen du. Emakumezkoen eta gizonezkoen atalak izanik kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztiek ateak irekita dituzte elkartean.

  • Kontaktua: Sebastián Pérez Inciarte
  • E-maila: hitman_hatton@hotmail.com
  • Telefonoa: 943 52 86 05

Eskubaloia

Ereintza Eskubaloia

Ereintza elkartea 1958an sortu zen eta eskubaloia sustatzen du udalerrian. Hastapen-eskola bat badute eta, horretaz gain, emakumezko eta gizonezkoekin txapelketetan dabiltza kategoria guztietan. Herrian kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztientzat ateak zabalik ditu.

  • Kontaktua: Nerea Saenz de Urturi
  • E-maila: ereintza_eskubaloia@hotmail.com
  • Telefonoa:943 34 06 28

Futbola

C.D. Beti Ona

Beti Ona futbol-kluba 1970ean sortu zen eta benjamin kategoriatik hasi eta senior kategoriarainoko taldeak ditu. Ateak zabalik dituzte kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztiek.

  • Kontaktua: Alfonso Jaurrieta
  • E-maila: cdbetiona@gmail.com
  • Telefonoa: 636 76 28 63

C.D. Orereta Kafea Futbol Club

Orereta Kafea kirol elkartea 1982an sortu zen. Futbol-kluba da eta haurren kategoriatik aurrera hasten du jarduera. Ateak zabalik dituzte kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztiek.

  • Kontaktua: Francisco Ruiz Muñoz
  • E-maila: oreretakafea@gmail.com
  • Telefonoa: 679 30 27 55

Touring K.E.

1923an sortua, Touring K.E. haurren kategoriatik hasi eta helduen kategoriaraino ekipoak dituen elkartea da. Emakumezkoen eta gizonezkoen ekipoak ditu kategoria guztietan eta 500 kirolari baino gehiago biltzen ditu. Herrian futbola ezagutu eta praktikatzeko interesa duten guztientzat ateak zabalik daude.

  • Kontaktua: Asier Yerobi
  • E-maila: touringke@gmail.com
  • Telefonoa: 610 24 64 86

Igeriketa

C.D.N. Oarsoaldea Bidasoa XXI

2001ean sortua, Oarsoaldea Bidasoa XXI, herrian igeriketa sustatzen duen elkartea da. Hastapen-eskola bat eta emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak ditu kategoria guztietan. Ateak zabalik ditu kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztientzat.

  • Kontaktua: Ane Saseta Estebanez
  • E-maila: info@bidasoa21.org
  • Telefonoa: 686 48 39 74

Irristaketa

C.D. Life Stile

2016an sortua, herrian patinajea sustatzen duen elkartea da. Eskola adinetik hasi eta helduetaraino, ateak zabalik ditu kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztientzat.

  • Kontaktua: Iban Gonzalez
  • E-maila: errenterialifestyle@gmail.com
  • Telefonoa: 686 73 09 76

Judoa

Club Judo Sayoa

Sayoa elkartea 1986an sortu zen eta judoa sustatzen du udalerrian. Hastapen eskola bat izanik emakume nahiz gizonezkoekin hainbat kategoriatan lehiatzen dabiltza. Herrian kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztientzat ateak zabalik ditu.

  • Kontaktua: Eugenio Boubeta
  • E-maila: judoclubsayoa@gmail.com
  • Telefonoa: 676 75 15 93

Karatea

Ken Sei Karate Club

Ken Sei Kan elkartea 1987an sortu zen eta karatea sustatzen du udalerrian. Emakumezko eta gizonezko karatekak ditu hainbat kategoriatan. Ateak zabalik dituzte kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztiek.

  • Kontaktua: Jokin de Larreta-Azelain
  • E-maila: jokinlarreta@gmail.com
  • Telefonoa: 686 04 04 24

Kiro egokitua

Mindara Elkartea

Mindara elkartea 2011ean jaio eta jarduera fisiko inklusiboan, kirol egokituan, osasun eta aisia hezitzailearen eremuetan hasi zen lanean. Aniztasun funtzionala duten haur, nerabe eta helduak artatzen ditu, eta, aldi berean, inklusioaren esperientzia lehen pertsonan partekatu nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu beren programetan parte hartzera. Horrela, dibertsitate funtzionala duten eta ez duten pertsonak harremanetan jartzeko eta elkarrekin egoteaz gozatzeko taldeak sortu nahi dira, dibertsitateari balorea emanez.

Hasieran, EGOKIDE proiektua sortu zuen, kirol egokitua sustatzearekin lotutako zerbitzuak ematen dituena: jarduera fisikoarekin lotutako behar zehatzei erantzuteko. Denborak aurrera egin ahala, eta erabiltzaileen, familien eta profesionalen bilakaera naturala kontuan hartuta, beharrizan psikosozialak antzeman dira, Mindarak programa espezifikoen bitartez erantzun nahi izan dituenak eta proiektu berri baten sorrera bultzatu dutenak: GIZAKIDE. Batetik, dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizartean modu normalizatuan integratzea sustatu nahi du. Bestalde, proiektuan parte hartzen duten monitoreen zeregina da erabiltzaileen banakako eta taldeko prozesuak laguntzea eta errespetatzea.

  • Kontaktua: Erika
  • E-maila: info@mindara.org
  • Telefonoa: 616 45 23 31

Mahai-tenisa

Marpex Beraun Errenteria

Marpex Beraun elkartea 2012an sortu zen eta herrian mahai-tenisa sustatzen du. Hainbat talde lehiatzen dira urtean zehar, eskola-kategorietatik hasi eta lehiaketa federatuekin jarraituaz. Kirol hau ezagutu nahi duten guztientzat ateak zabalik daude.

  • Kontaktua: Fco. Javier Cortés
  • E-maila: plumas95@hotmail.com
  • Telefonoa: 608 35 77 06

Mendia

Urdaburu Mendigoizale Elkartea

Urdaburu Mendigoizale Elkartea 1942an sortu zen eta emakumeen eta gizonen gizarte-masa handia du. Klubetik mendirako irteerak, eskiatzera, herri lehiaketak eta mota guztietako ikastaroak, hitzaldiak, argazki lehiaketak eta abar antolatzen dira elkartean. Mendira hurbildu nahi duten adin desberdinetako pertsona guztiek ateak zabalik dituzte Urdaburun.

  • Kontaktua: Arantxa Juanena Mariezkurrena
  • E-maila: urdaburu@urdaburu.org
  • Telefonoa: 943 52 78 79

Motoziklismoa

C.D. Iglesias Motor Bike Competición

Herrian motoziklismoa sustatzen du eta Iñigo Iglesias da elkarteko kide bakarra. Iñigok mundu guztia zeharkatzen du goi mailako txapelketetan parte hartuaz.

  • Kontaktua: Arantxa Bravo
  • E-maila: aebidebieta@hotmail.com
  • Telefonoa: 666 51 45 04

Pilota

E.P.L.E. - Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkartea

EPLE 2004an sortu zen eta pilota jokoa sustatzen du herrian. Hastapen-eskola bat izanik hainbat kategoriatako txapelketetan parte hartzen dute bertako pilotariek. Herrian kirol hau ezagutu edo praktikatu nahi duten guztientzat ateak zabalik ditu.

  • Kontaktua: Manuel Maza
  • E-maila: eple.errenteria@gmail.com
  • Telefonoa: 626 61 82 21

Saskibaloia

Oiarso Saskibaloi Taldea

Oiarso Saskibaloia 2003an sortu zen elkartea eta udalerrian saskibaloia sustatzen du. Hastapen-eskola bat izanik emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak kategoria guztietan ditu. Ateak zabalik dituzte kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztiek.

  • Kontaktua: Javier Redondo
  • E-maila: redondojavi1958@gmail.com
  • Telefonoa: 636 87 87 29

Triatloia

Oarso Triatloia

Oarsotri elkartea 2014. urtean sortu zen eta udalerrian triatloia sustatzen du. Helduen kategorian kirol hau ezagutu nahi duten emakume eta gizonezko guztientzat ateak zabalik ditu.

  • Kontaktua: Gorka Bengoetxea
  • E-maila: oarsotri@gmail.com
  • Telefonoa: 635 71 25 24

Txirrindularitza

Club Ciclista Laguntasuna

1989an sortu zen Laguntasuna txirrindulari elkartea eta lasterketak antolatzen ditu udalerrian errepideko txirrindularitza sustatzeko.

  • Kontaktua: Iñaki Anzizar
  • E-maila: laguntasuna.txe@gmail.com
  • Telefonoa: 605 73 60 66

Otxe Oarsoaldea Txirrindularitza K.E.

OTXE elkartea 2014. urtean sortu zen eta Oarsoaldea eskualdean txirrindularitza sustatzen du. Hastapen-eskola bat izateaz gain emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak kategoria guztietan dituzte. Kirol mota hau ezagutu eta praktikatu nahi duten guztientzat ateak zabalik daude.

  • Kontaktua: Arkaitz Iza
  • E-maila: info@otxe.eus
  • Telefonoa: 686 65 43 81

Xakea

Asociación Fomento Cultural

Fomento Cultural elkartea 1961ean sortu zen eta udalerrian xakea sustatzen du . Hainbat talde izaten ditu lehiatzen urtean zehar federatu eta lagunarteko txapelketetan. Kirol hau ezagutu nahi duen edonork ateak zabalik ditu.

  • Kontaktua: Mikel Alvarado
  • E-maila: afc.xake@gmail.com
  • Telefonoa: 661 92 09 79

Luzaro Xake Taldea

Luzaro Xake Taldea 2016. urtean sortu zen eta herrian xakea sustatzen du. Hainbat talde lehiatzen dira urtean zehar lehiaketa federatuetan eta lagunarteko txapelketetan. Kirol hau ezagutu nahi duten guztientzat daude ateak zabalik daude.

  • Kontaktua: Luis Aparicio
  • E-maila: apaioapatu@yahoo.es
  • Telefonoa: 619 30 55 15

S.C.D.R. Beraun Bera Elkartea

S.C.D.R. Beraun Bera Elkartea 1985ean sortu zen eta herrian xakea sustatzen du hainbat ikastaro antolatuz. Urtean zehar talde asko lehiatzen dira lehiaketa federatuetan eta lagunarteko txapelketetan. Kirol hau ezagutu nahi duten adin guztietako jendearentzat zabalik ditu ateak.

  • Kontaktua: Alonso Masa
  • E-maila: sociedadberaunbera@gmail.com
  • Telefonoa: 679 20 99 62

Fitxategiak