Jarduera fisikoari edo kirol praktikari buruzko laguntza behar baduzu edo orientazioa bila bazabiltza, leku egokira iritsi zara. Bereziki jarduera fisikorik egiten ez duten herritarrei zuzenduriko zerbitzua da, baina edonor gerturatu daiteke bulegora, bai kirolik praktikatzen ez duten herritarrak eta, baita esaterako, lesio edo patologiaren bat dutenak, mugitzea edo ohiko kirol jarduerak gustukoak ez dituzten haurrak edo esklusioan daudenak ere.
Bestalde, osasun zentrotik ere bideratu ditzakete pertsonak Kirol Orientazio Zerbitzura; osasun-zentroan jarduera fisikoa egiteko errezetak banatzen baitzaizkie gaixoei. Haurren edo gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen kasuan, gizarte ongizate sailetik eta eskoletako orientatzaile eta gurasoen eskutik bideratuko dira teknikariarengana.
Ordutegia eta kokalekua:
Kirol orientatzaileak bulegoa Galtzarabordako Udal Kiroldegian du, goiko sarreratik sartu eta eskuinaldean. Anbulategietan ere egongo da egun ezberdinetan:
– astelehena: 9:00etatik 13:00etara Galtzarabordako kiroldegian.
– asteartea: 9:00etatik 11:00etara Galtzarabordako kiroldegian eta 11:00etatik 13:00etara Beraungo anbulategian.
– osteguna: 9:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 16:00etara Galtzarabordako Kiroldegian eta 16:00etatik 18:00etara Iztietako anbulategian.
– ostirala: 9:00etatik 13:00etara Galtzarabordako kiroldegian.
Hitzordua eskatzeko telefono zenbaki honetara deitu daiteke 670 107 455 edo mezu bat idatzi koz@staging.errenteria.cloud helbidera.
Doako zerbitzua da.
