Aholku Kontseilu honen helburua da udalerriko kirol eragileak biltzea, denon laguntzarekin herriaren eta herritarren beharrak ezagutzera eman eta behar horiei erantzuna emateko beharrezko baliabide eta ekimenak abian jar daitezen.

Hainbat esparrutako eragileak elkartzeak bermatu egiten du jarduera fisikoaren eta kirolaren adierazpide guztien ezagutza, eta kirol jarduera parte-hartzaile eta hezigarria sustatzea ahalbidetzen du, herritar guztiei irekia.

Zentzu horretan, Kirolaren Aholku Kontseilua (EAK) tresna eraginkorra gerta daiteke udal kirol politika partekatua bultzatzeko, bai herri administrazioak bai Errenteriako gizarte eragileek adostuta.

Kontsultatu esteka honetan Kiroletako Aholku Kontseiluaren informazioa.