Nor gara

Kirolariekin Errenteria Aktiboa Errenteriako udal departamentua da. Kirolak departamentuaren bidez, Udalak gizarte aktiboagoa eta osasuntsuagoa sortzea du helburu. Horretarako sailarenegin beharra erraztasunak jartzea izango da, biztanleria osoak jarduera fisikoan modu eraginkor eta berdintasunezkoan parte hartu dezan, bizimodu aktiboagoaren garapena sustatuz eta pertsona sedentarioen kopurua murriztuz.
Jarduera fisikoa eskubide gisa ulertzen dugu eta edozein pertsonaren garapen integralerako zein gizarte kohesiorako elementua da. Jarduera fisikora herritar ororen sarbidea bultzatu behar dugu eta aukera berdintasuna bultzatu.
Osasunaren eta aisialdiaren ikuspegiak geroz eta garrantzia handiagoa du herritarren artean eta joera horri babesa eta erraztasunak eman behar dizkiola uste dugu Udalean.
Departamentuak helburu hauek ditu:
- Herrian kirola eta jarduera fisikoa egitea.
- Herritar guztiei aukera errealak ematea kirol modalitateak praktikatzeko, udal kirol instalazioak erabiltzen dituztenen artean hiru kategoria bereizita: eskola kirola, kirol federatua eta kirola herritarrentzat oro har.
- Kirol jarduerak egitea eta antolatzea bultzatzea.
- Kirol instalazioak sustatzea eta eraikitzea.
- Oro har, jarduera fisikoaren garapena eta sustapen fisikoa lortzera bideratutako ahalegin eta ekimenak koordinatzea.
Logoaren erabilera
Hau da Errenteriako Udaleko Kirolak departamentuak erabiltzen duen marka edo logoa.


