Ohiko galderak

Atal honetan urteetan zehar sortu diren galderen zerrenda aurki daiteke. Zerrenda hau osatzeko iradokizunik izanez gero, jarri harremanetan sailarekin: kirolak@staging.errenteria.cloud
Orokorrak
|
Bolada batez Errenterian biziko naiz eta instalazioak erabili nahi nituzke. Zein aukera daukat? |
|
Eguneko txartela ordainduta sar zaitezke. Horretaz gain, bost sarreratako txartelak erosteko aukera duzu, eta instalazioetara joateko hilabeteko abonua erostekoa ere bai. |
|
Zein da muskulazio aretoko monitorearen ordutegia? |
|
Galtzarabordako Kiroldegian ordutegia honako hau da: – Astelehena: 8:00 – 11:00 / 14:30-18:00 eta 19:00 – 21:45 – Asteartea: 8:00 – 11:00 / 14:30-18:00 eta 19:00 – 21:45 – Asteazkena: 8:00 – 11:00 / 14:30-18:00 eta 19:00 – 21:45 – Osteguna: 8:00 – 11:00 / 14:30-18:00 eta 19:00 – 21:45 – Ostirala: 8:00 – 11:00 eta 17:00-19:00 Fanderiako Igerilekuan ordutegia honakoa hau da: – Astelehena: 11:30 -14:30 eta 17:15– 18:45 – Asteartea: 10:45 – 14:30 eta 17:15 – 18:45 – Asteazkena: 11:30 -14:30 eta 17:15– 18:45 – Osteguna: 10:45 – 14:30 eta 17:15 – 18:45 – Ostirala: 11:00 – 14:30 eta 17:15 – 18:45 Gure langileek makinei eta entrenatzeko ohiturei buruzko informazioa emango dizute. |
|
Zein da gutxieneko adina gimnasiora eta muskulazio aretoetara joateko? |
|
Muskulazio tresnak eta kardiobaskularrak erabiltzeak arriskua izan dezakeela kontuan izanda, instalazio horiek 16 urtetik gorakoei zuzenduta daude. Adin horretatik beherakoek instalazio horiek erabiltzeko aukera izango dute, betiere arrazoituko eskabidea egiten badute eta Errenteriako Udaleko Kiroletako departamentuaren baimena lortzen badute. Dena dela, kasu horretan adingabeek tutore edo arduradun batekin joan beharko dute. |
|
Doako txartela lortu behar dut kirol instalazioetarako. |
|
Errenteriako Udalak doako “gizarte txartelak” ematen dizkie ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsonei: • Gizarte Larrialdietarako Programan edota Oinarrizko Errentaren programan sartuta egotea (edo antzekoa). • Errenterian erroldatua egotea. • Kirol jarduera medikuaren aginduz egin behar izatea Gizarte txartelak “igerilekuetarako abonuaren” baliokideak izango dira eta hiru hileko iraupena izango dute. Epe berdinerako berritzeko aukera izango da betiere txartela emateko erabili ziren baldintzak mantentzen badira. Gizarte txartelaren eskatzailea adingabea baldin bada, aukera izango da gizarte txartela heldu arduradun bati ere emateko. Gizarte txartela EZ da kirol instalazioetako harreretan eskatzen. Errenteriako Udaleko ZU! – Zure Udala Zerbitzuan eskatu behar da (astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara eta astearte eta ostegunetan 7:30etik 20:00etara). |
|
Nola adieraz ditzaket nire kexak edo iradokizunak? |
|
Kexak eta iradokizunak kirol instalazioetako harreran azaldu ahal izango dira, era hauetan: • Ahoz, kirol instalazioetako langileen aurrean. Horiek beren esku dagoen guztia egin beharko dute erabiltzaileak artatzeko. • Idatziz, Errenteriako Udalaren web orrian (www.staging.errenteria.cloud) erabiltzaileen eskura dagoen eredu ofizialean. Errenteriako Udaleko Kirolak departamentuak gehienez hilabeteko epean erantzungo die erabiltzaileei, inprimakia betetzeko garaian horrela izatea nahi dutela espresuki adierazten badute. |
|
Ordainagiri bat itzulita daukat. Nola ordain dezaket? |
|
Itzulitako edo ordaindu gabeko ordainagiriak kirol instalazioen harreran ordainduko dira, banku-txartelaren bidez edo eskudirutan. |
|
Zein adinetatik aurrera sar daiteke pertsona bat bakarrik igerilekuetan? |
|
Instalazioetan bakarrik sartzeko gutxieneko adina zortzi urtekoa da. |
|
Zein adinetatik aurrera ordaindu behar du adingabe batek sarrera? |
|
Hiru urtetik aurrera ordaindu behar da sarrera. |
|
Zein da igerilekuetako uraren tenperatura? |
|
Igerileku klimatizatuetako uraren tenperatura 27 ºC eta 28 ºC artekoa da, Galtzarabordako igerileku txikia izan ezik, haurrentzako ikastaroen denboraldian 30 ºC-tan baitago. Estali gabeko igerilekuak ez daude klimatizatuta, eta, beraz, uraren tenperatura eguraldiaren araberakoa izango da. |
Abonuak
|
|
Igerilekurako abonuarekin sarrera librea duzu Galtzarabordako Kiroldegiko, Fanderiako eta Beraungo (udaldian irekitzen da) igerilekuetara joateko. |
|
|
“Igerilekurako abonuan” sartzen den guztia, gehi sarrera librea Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren fitness eremura, Fanderiako fitness eremura, hidroterapia eta sauna eremura eta 14 urtetik gorakoentzako “Kirol Ekintzak” izeneko jardueretan sarrera librea. |
|
|
Baja bai Galtzarabordako Kiroldegian bai Fanderiakoan eman dezakezu. Harreran baja emateko dokumentu digitala sinatu behar duzu. Baja emateko azken eguna bajaren aurreko hilaren 20a izango da. |
|
Banakako abonua dut eta nire bikotekideak / seme-alabak ere bazkide izan nahi luke / lukete. Nire abonua aldatu eta abonu familiarra egin dezaket? |
|
Bai. Matrikularen gehigarriak eta abonu mota horri dagokion kuota (kuota familiarraren eta banakako kuotaren arteko aldea) ordaindu behar dira horretarako. |
|
Abonu kuotak kirol instalazioen harreran eskudirutan ordain ditzaket? |
|
Abonuaren kuotak kontuan edo bankuko txartelean helbideratuz ordaindu behar dira, nahiz eta noizbehinka ordainketa eskudirutan eska daitekeen. |
|
Hainbat arrazoi direla eta denbora zehatz jakin batean ezin izango naiz kirol instalazioetara joan. Aukerarik badago epe horretan kuotak ez ordaintzeko eta itzultzean berriro ordaintzen hasteko? |
|
Ez. Aukera horrek baja ematea suposatzen baitu. Abonua berriro aktibatzerakoan derrigorrezkoa da sarrera matrikula berriro ordaintzea. |
|
Nik abonua gutxi erabiltzen dudanez, etor daiteke bazkide ez den pertsona bat nire txartelarekin? |
|
Ez. Txartela eta abonatua izatea pertsonalak eta besterenezinak dira. Norbaitek beste pertsona baten txartela erabiltzen badu, txartel hori astebetez erretenitu egingo da. |
|
Ekintza zehatz bat egin nahi dut soilik (pilatesa, tai jia, spinning-a, …). Egin daiteke? |
|
Ez. “Kirol Ekintzak” aukera bakarrik dugu. |
|
Errenteriako abonatua izanda, Oiartzungo, Pasaiako eta Lezoko instalazioetara sar naiteke? |
|
Errenteriako abonuarekin ezin dira eskualdeko beste instalazioak erabili, hurrengo puntuan adierazitakoa izan ezik. |
|
Errenteriako abonatua izanda, ba al daukat “Kirol Txartela Mugiment” zerbitzuetarako sarbiderik? |
|
Bai, Errenterian abonatuta, “Kirol Txartela Mugiment” zerbitzuetara jo daiteke. Kirol Txartela Mugiment “txartel birtuala” da, eta programari atxikitako beste udalerri batzuetako kirol instalazioetara sartzeko aukera ematen die abonatuei. Beren udalerrietan abonatutako pertsonak beste udalerrietako kirol instalazioetara kostu gehigarririk gabe sartu ahal izango dira, udalerri bakoitzaren erabilgarritasunaren arabera. Alta eman behar da https://kiroltxartela.eus orrialdean. |
|
Fisioterapia zerbitzura joan nahi nuke. Abonatua izanez gero ba al dut nolabaiteko abantailarik? |
|
Abonatua izateagatik deskontuak dituzu fisioterapia zerbitzuaren tarifetan. |
|
Derrigorrezko egonaldia dut abonatutako pertsona gisa? |
|
Ordainketek nahitaez iraungo dute eskatutako ordainketa-aldia amaitu arte. |
Ikastaroak
|
Pertsona heldua naiz eta ikastaroetan izena eman nahi dut. Zein aukera dut? |
|
Zuzendutako jarduerak (Kirol ekintzak) abonamendu orokorrean sartuta daude. Ez duzu aparteko ordainketarik egin behar. |
|
Errenterian erroldatuta egon behar al da instalazioetan edo ikastaroetan izena emateko? |
|
Ez. Errenterian erroldatuta ez dauden pertsonek gure instalazioetan eta ikastaroetan eman dezakete alta, inolako errekargurik gabe. |
|
Nire semeak / alabak igeriketa ikastaro bat egitea nahi dut. Probarik egin behar al du? |
|
Bai. Orain arte ez badu gure instalazioetan ikastarorik egin derrigorrezkoa da. Edozein ordutan egin dezake, soroslearengana joanda. |
